Touring KEren mendeurreneko bazkarirako txartelak, salgai

Ekainaren 24ean, larunbata, Touring KEk mendeurren eguna ospatuko du hainbat ekitaldirekin. Besteak beste, bazkari erraldoia antolatu dute Koldo Mitxelena ikastetxeko patioan, irekia izango dena parte hartu nahi duen edonorentzat.

Txartelak salgai daude dagoeneko Aterpe higiezinen-agentzian bazkide, jokalari zein entrenatzaileentzat eta ekainaren 12tik 16ra hala nahi duen pertsona orok erosi ahal izango ditu. Prezioa 25 eurokoa da helduentzako (jubenil maitatik gorakoentzat, hauek barne) eta 15 euroko kadetetik beherakoentzat.