Ekainaren 18an familian pista jolasa egiteko aukera izango da Fanderiako Errotan

Ekainaren 18an, Fanderiako Errota eta errota mugitzen zuen ibaiaren ingurua modu dibertigarrian ezagutzeko Pista Jolasa Familian izeneko jarduera antolatu du Udalak.

Jarduera 11:00etatik 13:00ak arte izango da eta 8-12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduta egongo da, bereziki. Doakoa da eta aldez aurretik izena eman beharra dago.

Informazio gehiagorako eta izena emateko:

Horretaz gain, ekainaren 10ean eta 11n, hileko bigarren asteburu guztietan bezala, Fanderiako Errota Ibaiaren etxea irekita egongo da, 10:30etatik 14:00ak arte, eta errota martxan ikusteko aukera egongo da, doan.