Larunbatean bueltan izango da ‘Elkartasunaren Motorra’ ekimen solidarioa

Datorren larunbatean, ekainaren 10ean, goizeko 9etatik aurrera, autoek eta motorrek Errenteriako kaleak hartuko dituzte ‘Elkartasunaren Motorra’ ekitaldi solidarioaren edizio berri bat ospatzeko. Pandemiaren ondorioz hainbat urtez etenda egon ondoren, larunbatean motorrek orro egingo dute berriro 2014an Juneren Hegoak taldeari laguntzeko sortu zen ekimenaren bosgarren edizioan, eta auto eta motorik onenak herriko erdigunean egongo dira ikusgai. Gainera, hainbat proposamen prestatu dira. Goizeko zumba, bermuteoa, haurrentzako hainbat jarduera, Scalextric txapelketa eta musika ugari izango dira. Oraingoan, gainera, 140 auto inguru eta beste hainbeste moto izango dira.

Egun horretan biltzen den diru guztia Juneren Hegoak eta Mowat Wilson elkarteei emango zaie.

Eguneko agenda:

9:00 Ateen irekiera

11:00 Zumba Masterclass-a Oliber Nestarrekin (Xenpelar)

12:00 Bermuteo solidarioa Radio Rebelderekin (Xenpelar)

12:30 Rockalean, Niessen plazatik hasita

13:45 Kolpez Blai

16:30 Haurrentzako aurpegiak margotzea

16:30- 18:00 Haurrentzako diskofesta + askaria Telepizzaren eskutik

18:00 Zozketa

18:30 Baipass kontzertua

19:30 Malabareak. Pablo Kolonbiarra

20:00 Anonimos kontzertua

11:00-14:00 Scalextric lehiaketa haurrentzat + sariak

16:00-19:00 Scalextric lehiaketa helduentzat + sariak

Egunean zehar Elkartasunaren Motorraren kamisetak eta beste hainbat produktu salgai egongo dira.