Uztailaren 23ko Hauteskunde Orokorretarako hauteskunde-mahaietako kideak izendatzeko zozketa publikoa datorren astelehenean, ekainaren 26ean egingo da, 18:30ean egingo den Udalbatzaren ezohiko Osoko Bilkuran zehar, Udaletxeko Pleno Aretoan.
Hautesleek ekainaren 27tik aurrera kontsultatu ahal izango dute hauteskunde-mahaietarako kide gisa izendatuak izan diren webgune honetan: https://www.errenteria.eus/hauteskundeak