Gipuzkoako SOS Arrazakeriak prestakuntza-tailer bat egitea aurreikusi du, lan bila ari diren 18 eta 35 urte bitarteko migratzaileentzat. Formakuntza irailaren 25 eta 26ean izango da, 16:00etatik 20:00etara, SOS Arrazakeria Oarsoaldearen egoitzan (Maddalen kalea 27, Errenteria).
Tailer honen bidez, parte-hartzaileek enplegua bilatzeko aplikazio desberdinetako tresnarik oinarrizkoenak ikasiko dituzte. Gainera, parte-hartzaileei profilak sortzen, CVa eransten, aurkezpen-gutunak egiten, lan-eskaintzak iragazten eta abar lagunduko diete.
Interesdunek izena eman dezakete 631 562 534 zenbakira whatsapp bat idatzita irailaren 22a baino lehen.