Igandean Alaitz Zudaire Memorialaren XII. Txapelketa jokatuko dute

Datorren irailaren 17an (igandea) Fanderiako udal futbol zelaian Alaitz Zudaire Memorialaren XII. Txapelketa triangeluarra jokatuko dute emakumezko afizionatu mailan, Touring KEk antolatua eta Errenteriako Udaleko Kirol departamentuaren laguntzarekin.

Parte hartzen duten taldeek ligaxka gisa jokatuko dute, itzuli bakarrera.
Edizio honetan, Touring KEz gain, Oiartzungo KEko eta Dunboa Eguzki KEko emakumezkoen taldeek parte hartuko dute.

Partiden ordutegia honako hau da:

17:00 Touring KE – Oiartzun KE

18:00 Oiartzun KE – Dunboa Eguzki KE

19:00 Touring KE – Dunboa Eguzki KE

Sarrera doakoa da.