Bihar jarriko dituzte salgai Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Errenterian eskainiko duten ikuskizuna ikusteko sarrerak

Urriaren 21ean, ‘Juneren Hegoak Eguna’ ekimenaren baitan, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ‘Urteak bete, abenturak bizi!’ ikuskizuna ikusteko aukera egongo da Lekuona Fabrikan. Sarrerak bihar jarriko dira salgai, 12:00etan, http://sarrerak.errenteria.eus/ webgunean, 6 euroan.

Ekitaldi hau elkarte errenteriarraren egun handiko plater nagusietako bat izango da, hamargarren urteurrena ospatzen ari den honetan. Eguna jardueraz josita egongo da 11:00etan hasi eta 20:00ak arte, eta aurreko astean emango dute egitarau osoaren berri.