Orereta Ikastolak Bedatselekuak antolatu ditu Aste Santurako

Orereta Ikastolak Bedatselekuak izeneko udaberriko egonaldiak antolatu ditu martxoaren 25etik apirilaren 5era, Aste Santuko oporrak baliatuz. Saioak goizez izango dira, Agirre Lehendakaria plazan dagoen Linoko eraikinean.

HH3tik LH3ra arteko haurrek (izan edo ez Ikastolako ikasle) eman dezakete izena egonaldietan. Martxoaren 10era arteko epea dago horretarako.

Bedatselekuak programa aisialdi hezitzailearen printzipio eta baloreetan oinarritzen da, eta euskara ardatz, haurrentzako ekintza erakargarriak eskaintzea du helburu.

Egonaldien ardatza udaberria izango da. Urtaroa gaitzat hartuta eta haren ezaugarriez baliatuz, jolas eta joko ezberdinak egingo dituzte haurrek.

Xehetasun gehiago eta izen-ematea: oreretaikastola.eus/familiak/bedatselekuak-2024