Ordutegi aldaketak Galtzarabordako eta Fanderiako kiroldegietan Aste Santuan


Aste Santua dela eta, Galtzarabordako udal kiroldegiaren eta Fanderiako igerilekuaren ohiko ordutegiak aldatuko dira.

Fanderiako igerilekuko instalazioak itxita egongo dira martxoaren 28tik apirilaren 1era (biak barne).

Galtzarabordako kiroldegia martxoaren 28an, 29an eta apirilaren 1ean itxita egongo da (ostegun, ostiral eta astelehenetan, hurrenez hurren). Martxoaren 30ean, larunbata, 9:00etatik 21:30era irekiko da, eta martxoaren 31n, igandea, 9:00etatik 14:00etara.

Denboraldi honetako ikastaroei buruzko araudiaren arabera, martxoaren 25etik apirilaren 6ra bitarteko bi asteetan, Fanderia eta Galtzarabordako kirol-instalazioetan ematen diren helduentzako ikastaroen ordutegiak eta jarduerak aldatu egingo dira.