Aljarafe abesbatzak kontzertua eskainiko du bihar, Apirileko Feriaren atarian

Aljarafek, Errenteriako Andaluziako Kultur Etxeko abesbatzak, kontzertua eskainiko du bihar, asteartea, arratsaldeko 19:00etan, Maria Magdalenaren basilikan, asteburuan egingo den Apirileko Feriaren atarian. Kontzertua Maria Magdalenaren Lagunak Kultur Elkarteak antolatu du.

XIV. Apirileko Feria hilaren 19tik 21era izango da, Andaluziako Aljarafe Kultur Etxeak antolatuta, Udalaren laguntzarekin, eta feriako etxola Zumardian egongo da.