Galtzerdiekin egindako panpinen tailerra antolatu dute larunbaterako Familian Jolasean programaren barruan

Galtzerdiekin egindako panpinak izango dira protagonista larunbat honetan, apirilaren 20an, Familian Jolasean programaren baitan egingo den tailerrean. Parte hartzen duten familiek galtzerdiekin hainbat eskulan egiteko aukera izango dute. Saioa Lau Haizetararen egoitzan izango da (Joxepa Antoni Aranberri anitzenea, Madalen kalea 27), 16:30etik 18:30era.

Izena emateko epea ostegun honetan, apirilaren 18an, amaituko da, goizeko 10:00etan eta esteka honen bidez egin behar da.

Gainera, parte-hartzaile bakoitzak gutxienez bi galtzerdi eraman beharko ditu jarduera egiteko.

Errenteriako Udalak familian euskara erabiltzea sustatzen du Familian Jolasean programaren bidez. Horretarako, aisialdiko jarduerak antolatzen ditu.

Ostiraletan Agustinak auzoan egiten diren jarduerez gain, ikasturte honetan zehar hilean larunbat batean hainbat ekintza antolatzen dira herrian.