Sustapen kanpaina berria jarri dute abian Galtzaraborda eta Fanderiako udal kirol instalazioetan

Galtzaraborda Kiroldegiko eta Fanderiako Igerilekuetako udal kirol instalazioetan sustapen kanpaina berri bat jarri dute abian, 2024ko udari begira herritarrak aktibatzea helburu duena.

Horrela, maiatzaren 31 baino lehen kirol-instalazioetan alta ematen duten pertsonek izena emateko matrikularen kostuan % 100eko deskontua izango dute abonu mota guztietan, orokorra zein igerilekukoa.

Horretarako, izena emateko momentuan, maiatza eta ekaineko hilabeteak ordainduko dira eta irailaren 30a arte jarraitzeko konpromisoa sinatu. Halaber, instalazioetan sartzeko gailuaren kostea ordaindu beharko da.

Alta berriak aurrez aurre zein online egin daitezke, www.beone.es webgunearen bidez.

Informazio gehiago eskatzeko eta sustapenaren gainerako baldintzak ezagutzeko, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko (943 449 690) eta Fanderiako Igerilekuko (943 344 423) harrerekin harremanetan jar daitezke interesa dutenak.