Gazte mailako VI. Aurresku Txapelketa Nagusiak Niessen Kulturgunea dantzan jarriko du maiatzaren 25ean

Datozen maiatzaren 18an eta 25ean jokatuko dute Gazte Mailako VI. Aurresku Txapelketa Nagusia – Gipuzkoar erara – Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak, Erein Elkarteak, Sustraiak Dantza Taldeak eta Legazpiko Udalak antolatuta, Errenteriako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Maiatzaren 18an, arratsaldeko 17:00etan, Legazpiko azokan, D sailaren (2009 eta 2010 urteetan jaiotakoak) txapelketa jokatuko dute.

A sailaren (2014, 2015 eta 2016 urteetan jaiotakoak) eta B sailaren txanda (2011, 2012 eta 2013 urteetan jaiotakoak) txanda maiatzaren 25ean izango da, larunbata, 17:00etan, Niessen Kulturgunean.

2023-2024 Aurresku Ligan izandako sailkapenaren arabera lortu dute dantzariek txapelketa hauetan parte hartzeko aukera. Liga honetan Gipuzkoako 15 udalerritako eta Nafarroako 2ko 70 neska-mutilek hartu dute parte, eta 38 dantzarik lortu dute finalera iristea, A sailean hamabik, B sailean hamabik, eta D sailean, hamalauk.

Dantzak eta musikariak

A sailean Ormatxulo eta Agurra dantzatuko dute; B sailean, Hondarribi handia eta Legazpi zortzikoa; eta D sailean, Betronio handia, Aurkez aurke eta Xamurra kontrapasa.

Goiz deia txistulari talde legazpiarrak jarriko dio musika Lepazpian egingo den saioari, eta Errenteriako udal txistulari taldeak, Errenteriakoari.