Palestinaren aldeko elkartasun jaialdia egingo dute ekainaren 1ean

Palestinak jasaten ari den sarraskia salatzeko asmoz, eskualdeko hainbat artistek bat egin dute Orereta Palestinarekin izeneko elkartasun jaialdia egiteko ekainaren 1ean, larunbatarekin. Oarsomusika elkarteak antolatuta, Niessen Kulturgunean adin guztientzako musika, dantza, olerki, klown, txalaparta eta multimedia jarduerak izango dira arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Jaialdiak 3 orduko iraupena izango du, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, ikuskizunak zutik nahiz eserita jarraitzeko aukera izango da. Halaber, Niessen Kulturgunean bertan barra bat jarriko dute.

Hatxe, Ilargi, Karim, Puto Yanu & DJ Artie, The Bedbreakers, Arkaitz Miner, Julen Etxegarai, Ibon Huarte, Txintxetilla eta Neka ta Artola txalapartariak hartuko dute parte Palestinaren aldeko jaialdi honetan.

Sarrerek 5€-ko prezioa dute eta Arkaitza tabernan eros daitezke maiatzaren 30era arte, eskudirutan ordainduta; esteka honen bitartez ekainak 1eko arratsaldera arte; edo jaialdiaren egunean bertan Niessen aretoko txarteldegian 17:00etatik aurrera, kreditu txartelarekin ordainduta.

Jaialdian ateratako dirua Orereta Palestinarekin herri ekimenarentzat izango da.