Larunbatean hasiko dira Zamalbideko jaiak

Asteburu honetan emango zaie hasiera Zamalbide-Bentak auzoko jaiei. Larunbata izango da lehen eguna, eta haurrak eta gazteak izango dira protagonista antolatu diren ekintzetan. Igandea, berriz, jubilatuen eguna izango da. Gainera, 18:00etatik aurrera, herri-kirol jaialdia egingo da.

Hurrengoa da egitaraua:

Maiatzak 18, larunbata – Haur eta gazteen eguna

  • 10:30 Txupinazoa
  • 10:30-13:00 Haur jolasak eta puzgarriak Perurenako Auzolan frontoian
  • 13:00 Haur bazkaria Auzolan Elkartean
  • 15:00 – 17:00 Mahai jokoak Auzo Elkarteko lokalean
  • 15:00 Gazteentzako Scape Room-a pilotaleku inguruan
  • 16:00 Mus txapelketa Auzolan Elkartean.
  • 17:00 Eguraldi ona izanez gero apar festa frontoiaren kanpoko aldean
    • Bainujantzia eta uretako oinetakoak ekarri!
  • 18:00 Txokolatada
  • 20:30 Afari herrikoia. Musikarekin girotua, Auzolan Elkartean 25 €ren truke.
    • Aldez aurretik erreserba egin maiatzak 9a baino lehen, telefono zenbaki hauetara deituta 637781772 (Igor) / 656765482 (Iker)

 Maiatzak 19, igandea – Jubilatuen eguna

  • 12:00 Herri-meza
  • 13:00 Salda eta bertsolariak auzoko lokalean (frontoiko goiko aldean)
  • 14:00 Jubilatuen omenaldiko bazkaria bertsolariekin girotua Auzolan Elkartean
  • 18:00 Herri-kirol jaialdia
    • Kirolariak: Julen Kañamares, Eneko Saralegi, Nerea Arruti eta Amaiur Arbelaiz
    • Sarrera doan