Añarbe eta Aiako Harria, Natura 2000 Sarean babestutako natura-ondare publikoa

Maiatzaren 21ean EB osoan Natura 2000 sarearen Europako Eguna ospatuko da. Sare horrek planetako babestutako eremu multzo handiena biltzen du, 27.000 lehorreko eta itsasoko eremurekin. Bertan biodibertsitateren eta bizitza basatiaren biziraupenerako ezinbestekoak diren Gipuzkoako hainbat gune aurki daitezke: Aiako Harria, Urumea, Jaizkibel, Ulia, Artikutza, Abadia edo Txingudi.

Era berean, EUROPARC Federazioak, 38 herrialde batzen dituen erakunde paneuroparrak, aurten ere maiatzaren 24an Parkeen Europako Eguna ospatuko du. Egun horretan, duela mende bat baino gehiago Europan, Suedian hain zuzen, lehen parke nazionalak izendatu zirela ospatzen da.

Horregatik guztiagatik, biodibertsitateari eta natura-ondareari buruzko informazio- eta sentsibilizazio-ekitaldi batzuk ospatuko dira:

Maiatzaren 18an:
Bisita gidatua Aiako Harria Parke Naturaleko eta Kontserbazio Bereziko Eremuko (KBE) Añarbeko Eboluzio Naturaleko Eremura (erreserba-eremua izango dena). Informazio gehiago: turismoa@oarsoaldea.eus

Maiatzaren 22an (Reina Aretoan, 19:00etan):
– Bira ekoiztetxearen “Oinez” dokumentalaren proiekzioa.
– Aranzadi Zientzia Elkartearen hitzaldia: Añarbeko herri-basoen, floraren eta faunaren kontserbazioari buruzko azterlan berriak: pagadiak, hariztiak, onddoak eta intsektuak.

Maiatzak 26:
Aiako Harria Parke Naturalaren eguna, Oielekun (Oiartzun), Foru Aldundiak eta Oiartzungo Udalak antolatuta.