Doako bisitak herriko museoetan biharko Museoen Nazioarteko eguna dela eta

Bihar, maiatzak 18, ospatzen den Museoen Nazioarteko egunaren harira, Errenteriako museoek ere jarduera bereziak antolatu dituzte. Besteak beste, Fanderiako errotan, San Marko Gotorlekuan eta Jantziaren Zentroan doako sarrera eta bisita gidatuak izango dira.

Fanderiako errotan, Aiako Harria Parke Naturalaren barruan dagoen Añarbeko baso-erreserbatik doako ibilbide gidatua antolatu dute larunbat honetarako. Museoen Nazioarteko egunarekin batera, maiatzaren 24an Parke Naturalen Europako Eguna ospatzeko aukera izango da aipatutako bisita.

San Marko Gotorlekuan, berriz, doako bisita gidatua antolatu dute bihar, bertako pasabide ezkutuak eta begiratoki ikusgarriak gertutik ezagutzeko.

Ate irekiak Jantziaren Zentroan

Jantziaren Zentroari dagokionez, bihar zabalik egongo da goizeko 11.00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Ate irekien jardunaldi honetara bertaratzen den edonork lehen eta bigarren solairuetan kokatutako erakusketa doan ikusteko aukera izango du.

Lehen solairuan 1920 garren hamarkadako gau-festa giroa ezagutzeko gonbidapen berezia egiten du Jantziaren Zentroak, lehen mundu guda osteko gaueko jantziak ikusgai baitaude aretoan. Bigarren solairuan, XVIII mendetik 1970 urtera bitarte modak izan duen bilakaera ezagutu daiteke jatorrizko jantziak ikusita.

Hilabete baino gutxiago geratzen da 2023-2024 erakusketa iraunkorra ikusteko, ekainaren 9an itxiko baititu ateak. Egun horretatik uztailaren 6ra arte Kapitain-Etxeko lehenengo eta bigarren solairuak itxita egongo dira erakusketa iraunkorra aldatzeko.