Ostiralean hasiko dira Alabergako jaiak

Aurtengo Errenteriako Alaberga auzoko jaiak maiatzaren 24tik 26ra bitarte egingo dituzte, ostiraletik igandera. Urte berezia izango da aurtengoa, duela 10 urte ekin baitzion jai batzordeak auzoko jaiak antolatzeari. Horren harira, herritar gutzientzako egitarau zabala eta askotarikoa antolatu dute. Besteak beste, nabarmentzekoak dira ostiraleko Edu magoaren emanaldia edo larunbateko Mala Ruina, Txapelpunk eta Radio Crimen taldeen kontzertua.

Hau da 2024ko Alabergako jaien egitaraua:

Ostirala, maiatzak 24:

    • 18:00 Haur emanaldia plazan: Edu magoa. Ondoren, txikientzako askaria izango da.
    • 19:30 Txupinazoa auzoko festek 10 urte! Aurreko Jai Batzordeari omenaldia. Jarraian, buruhandien irteera.
    • 20:00 Pintxo potea auzoko plazan, Uriñaren eskutik.
    • 22:30 Kontzertua plazan: Mala Ruina, Txapelpunk eta Radio Crimen taldeak. Ondoren, MJ KRaSh!

Larunbata, maiatzak 25:

    • 12:00 Toka, bote eta penalti txapelketak plazan.
    • 12:30 – 14:30 Puzgarriak plazan.
    • 13:30 Patata tortilla txapelketa. Ondoren, tortillen dastaketa eta goizeko txapelketen sari banaketak.
    • 16:30 Aparraren festa garajeen plazan.
    • 17:00 – 19:30 Puzgarriak, jolasak, karikaturak eta aurpegi margoketa plazan.
    • 18:30 Txikientzako askaria.
    • 20:00 – 22:00 Tardeoa plazan: DJ Jesus Gil.
    • 22:00 Zezensuzkoa.
    • 22:30 – 00:00 Kontzertua plazan: Txiltxoko.
    • 00:00 – 02:00 Dantzaldia Iratzar taldearekin, plazan.
    • 02:00 DJ Txilardegiren emanaldia.

Igandea, maiatzak 26:

    • 12:00 Haur danborrada, Deiadar txarangak lagunduta.
    • 12:30 Bola-joko txapelketa plazan.
    • 13:00 Muxikoen dantza emanaldia plazan.
    • 14:30 Paella-jate herrikoia plazan. Bazkalostean, bingoa.
    • 16:30 Haurrentzako marrazki lehiaketa.
    • 17:30 Haurrentzako emanaldia musikala plazan: Xaibor Disko Family.
    • 18:30 Txokolate-jatea, bizkotxoa Geza eta Gazia gozodendaren eskutik eta marrazki lehiaketaren sari banaketa.
    • 19:00 Buruhandien irteera eta Dinoshow-a plazan.
    • 19:30 Jaien amaiera traka musikalarekin.