E700 Herri Instalazioa

‘E700 Herri Instalazioa’ artetik gure herriari begiratzeko modu bat da. Izan garena jasoz, garen horretatik etorkizunera begiratzen duen bidaia bat proposatzen digute herriko hainbat artistek. Argazki, arte plastiko, grafiko, soinu zein bideo espresioekin ibilbide bat osatu dugu herrian barrena, eta arte lan horien bidetik musika eta dantza espresioetara ere iritsi ahal izango duzue. Kaleetan topatuko gaituzue!

 

1. ITSASOA

Oiartzun ibaiak dakar egun ur jarioa, baina gure herria Itsaso herria izan da urte luzeetan. Itsasoa noraino heldu zen, itsas industriak non zeuden, itsasoak ze garrantzia izan duen herriaren egituraketan. Argazki bildumak kokatuko gaitu itsasertza izandako guneetan.

  • Argazkiak: Mendi Urruzuno

 

 

2. INDUSTRIA

Industria jarduerak bete-betean eragindako herria gara. Herrigunea inguratzen zuten industrietatik industria gune berrietara igaro gara; bidean hiri antolamendu, migrazio mugimendu eta antolakuntza sozialean eragin handia utzi duelarik. Argazki sortak herrian industria gune izan diren eta gaur egun diren lekuetan kokatuko gaitu.

  • Argazkilaria: Mendi Urruzono

 

 

 

3. EMAKUMEA

Emakumea herriko historiaren, egunerokotasunaren eta etorkizunaren ezinbesteko zutabe da. Herriko ardatza den kaleetako batean, arte plastikoak, eta zehazki margoak,  jasoko du emakumeen memoria eta hegan proiektatuko du etorkizunera. Txoria bizitza, indarra eta baikortasun sinbolo unibertsala da, eta batez ere askatasunarena.

  • Artista plastikoa: Cristina Guerrero

 

3. ANIZTASUNA

Biztanleak,,  jatorrizko herrialdeak, hizkuntzak, auzoak… Munduan barrena ehunka herritar hedatu eta jatorri ugaritako lagunak jaso dituen herria gara. Guztion artean osatzen dugu herria. Herri anitza. Eta aniztasun horren lekuko dira auzoetan barrena sakabanatutako  irudiak. Guztiok batean eta bat guztiona.

  • Artista grafikoa: TempoArt

 

 

 

 

 

 

5. ELKARBIZITZA

Elkarren ezberdintasunak ulertzen, norbere ezaugarriak plazaratzen, bestearenak ezagutzen… aberasten gaituen aniztasuna gozatzen elikatu nahi dugu etorkizuna; elkarbizitzan. Dantzaren neurriko sinkronia du gizarteak eta guzion arteko elkarbizitzak.

  • Ikus-entzuneko artista: David Bernués
  • Dantzariak: Kukai Dantza
  • Koreografia: Sharon Fridman

 

6. ETORKIZUNA

Haurrek jartzen gaituzte etorkizunera begira; eurek imajinatu eta kontatu digute irudikatzen duten etorkizuna. Herriko sei ikastetxeetako ikasleek etorkizunerako mezu bat utzi digute. Etorkizunerako lemaren aitortza da.

  • Soinu artista: Xabier Erkizia