Arramendi, parke bat baino gehiago

Parke bat baino gehiago(Eduki berria!)

Arramendi parke bat baino gehiago da, horregatik hartu zuen Udalak Legegintzaldi Planean berau birdefinitu eta erabilera hobetzeko konpromisoa.

Udalak Arramendiren inguru antolatu duen parte-hartze prozesuaren garapena eta horren emaitzak biltzen dituen dokumentua lotura honetan klik eginez jaitsi daiteke.

Prozesuaren historikoa:

 Herriarentzat berebiziko garrantzia duen gunea izanik, tokiko gobernuak herritarrekin jardun nahi du zehaztapena gauzatzeko garaian eta horregatik jarri du abian parte-hartze prozesua, eta horregatik animatu nahi ditu herritarrak beraien ekarpenak bertan egitera.

RGB
Esku orria eskuratu hemen. .
dokumentua
Prozesuaren oinarriaren dokumentua hemen.

Udalak etorkizun komun bat irudikatu eta egikaritu nahi du Arramendin eta, horretarako, parte hartze prozesua jarriko da abian.

Helburua betetzeko asmoz, hiru lerro nagusi hartu dira kontuan:

– Epe laburreko akzio plana, epe ertain eta luzerako garapena zein bisioa partekatzea.

– Prozesu demokratikoak ere herriaren garapen-estrategiaren parte biltzea.

– Paisaia, natura eta eraiki gabeko espazioen inguruko hausnarketa sustatzea.

Saioak:

  • Maiatzak 19, ostirala. 18:00-20:00, Xenpelar etxean. Bertan, prozesuaren aurkezpena eta parkea eragiten duten hainbat elementuren inguruko osagaiak jorratuko ditugu.
  • Maiatzak 20, larunbata. 10:00-13:00 Gaztainoko auzo elkartearen egoitzan geldituko gara, eta parkearen barreneko txangoa egin eta gero, lan jardunalditxoa egingo dugu.
  • Ekainak 9, ostirala. 18:00-20:00 Diagnostikoa osatzeko tailerra. Agustinetako Auzo elkartearen egoitzan.
  • Ekainak 10, larunbata. 10:00-13:00. Hausnarketa eta akordioak. Pontikako Auzo elkartearen egoitzan.
  • Data zehatzik ez duen itzulketa saioa falta

Dokumentuak:

RGB
Esku orria eskuratu hemen. .
dokumentua
Prozesuaren oinarriaren dokumentua hemen.
dokumentua
Ingurumena eta bioaniztasunaren inguruko txostena hemen jaso.
dokumentua
Lehen bi saioetako laburpena hemen eskuratu.

 

Prozesuan parte hartu nahi baduzu izena eman ondorengo galdetegian.