Author Archive | komunikazioa

ATL_erakusketa

Gaur ekingo dio Atlantikaldiak bere zazpigarren edizioari

Atlantikaldia | Kultura 2020-09-24 | 0

 Aurreko sei edizioetan eragileek egindako lanari aitortza egingo zaio Zumardian kokatu den argazki erakusketarekin  La Yegros musikari argentinarrak abiatuko du lehen kontzertua, Ines Osinaga lagun duelarik Hemen da Atlantikaldia jaialdiaren zazpigarren edizioa. Gaurtik eta larunbatera bitartean sei kontzertu berezi eskainiko dira Fanderiako tenis pistan kokatutako karpan. Ekitaldi guztietarako gonbidapen guztiak banatu ditu jaialdiak dagoeneko, ezinbestekoak aurtengo edizioan aforoak zaintzeko. […]

Astelehenean irekiko da liburutegian antolatutako ekintzetan izena emateko epea

Kultura 2020-09-18 | 0

Urritik aurrera liburutegian ikasturte honetarako antolatu diren ekintzak gozatzeko aukera izango dute haurrek eta helduek. Ekintzetan izena emateko epea datorren astelehenean, irailaren 21ean, irekiko da. Haurrei zuzendutako ekintzak: •Irakurketa Klubak 3-5 urte bitartekoentzat. Haurrengan irakurzaletasuna sortzeko jarduera egokia. Saioak astean behin izango dira eta guztira sei saioko jarduera da. Lehenengo taldea urriaren 6an hasiko da, […]

Gazteriako programazioa 20-21

Gazteriako programetan izena emateko epea astelehenean zabalduko du Udalak

Gazteria 2020-09-17 | 0

Errenteriako Udalak, Gazteria sailaren bidez, haur, gazte eta familientzako antolatzen dituen programak martxan jarriko ditu urriaren 5etik aurrera. Programen eskaintzak 0 eta 18 urte bitarteko adin-tartea hartzen du, eta 0 eta 12 urte bitarteko haurren kasuan, baita haien familiak ere. Bizi dugun osasun-larrialdi egoera dela eta, zerbitzuek egungo segurtasun-neurrietara egokitu behar izan dute eta horrek […]

Moria

Bolivian koronabirusaren pandemiari aurre egiteko eta Moriako sutearen ondoren errefuxiatuek otorduak izan ditzaten dirulaguntza eman du Errenteriako Udalak

Kultur aniztasuna | Solidarioa 2020-09-17 | 0

Errenteriako Udalak, nazioarteko lankidetzaren arloan larrialdi humanitarioko egoerak laguntzeko duen aurrekontuaren baitan, bi laguntza eman ditu: bata, Boliviako Amazonian lanean diharduen Taupadak elkarteari, COVID-19 birusaren pandemia dela-eta; bestea, Zaporeak elkartearen bidez, hain zuzen ere, Moriako errefuxiatuen gunean gertatutako sutearen ondorioz etxerik gabe geratu direnei ohikoa den baino 2.000 otordu gehiago eskaintzeko. Hain juxtu, elkarte bakoitzari […]

Residencia_800x600-300x225

[Eguneraketa] Jesusen Bihotza egoitzako erabiltzaile bat hil da azken orduetan

Kategoria gabe 2020-09-15 | 0

Zuzenketa: atzo argitaratu genuen Jesusen Bihotza egoitzako egoiliar bat koronabirusarengatik hil zela. Familiaren gertuko iturriek gaur Udalari jakinarazi diotenez, argitaratutakoa okerra zen. Informazio berri honen arabera, pertsona hori beste arrazoi batzuengatik hil zen. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Gabierrotako Jesusen Bihotza egoitzako erabiltzaile bat, duela egun batzuk Donostiako ospitalera eraman zutena, hil egin da. Gainera, […]

ATL_aurkezpena_argazkia_1

Asteburuko musika jaialdiarekin abiatuko da urtean zehar luzatuko den Atlantikaldia

Kultura 2020-09-11 | 0

Asteburuko musika jaialdia, abendua bitartean luzatuko den jarduera egitaraua, eta kultura eta jatorri ezberdinetako artisten elkartruke programa izango dira Atlantikaldia egokituaren hiru ardatzak Musika jaialadia irailaren 24-26an izango da. Gonbidapenak irailaren 14tik aurrera eskuratu ahal izango dira, Niessen Kulturguneko txarteldegian eta internet bidez, guztiak doan Protokolo zorrotza diseinatu da jaialdian osasun eta segurtasun neurri guztiak […]

Armarria_Herri_Bizia-21-460x259

Bertan behera geratu dira Eztena jaialdiko hiru emanaldi, Covid-19 kasu positibo bat dela-eta

Kultura 2020-09-11 | 0

Eztena jaialdiaren barruan gaurko, hilak 11rako, programatuta zeuden bi emanaldiak bertan behera gelditu dira. ‘Satiro’ ikuskizuneko kide batek positibo eman du PCR analisian, eta ondorioz, harekin harremanetan egondako ‘Erresistentzia arazo fisikoa da’ ikuskizuneko aktorea isolatuta gelditu behar izan da, analisien zai. Honen ondorioz, babes neurri gisa eta ezarritako protokoloak jarraituz, bihar, hilak 12, arratsaldeko ‘Panpina’ […]

XenpelarTailerrak_Matrikula_KARTELA_TX

Irailaren 14an zabalduko da Xenpelar Tailerretan izena emateko epea

Kultura 2020-09-07 | 0

Xenpelar Tailerretako matrikula epea zabalik izango da irailaren 14tik 25era. Horretarako, hitzordua eskatu beharko da matrikula egiteko 943 079992 telefono zenbakira deituta irailaren 7tik aurrera, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 19:00etara. Hitzordua eskatzerakoan interesdunek adierazi beharko dute matrikula modu presentzialean, Niessen Kulturgunean, edo telefonoz egin nahi duten. Kasu bietan, hitzordua eskatzea ezinbestekoa da. COVID19ari lotutako segurtasun neurriak […]

Donostia kaleko lanak

Donostia kalearen zati bat itxita egongo da hiru astez astelehenetik, saneamenduaren mantentze-lanak egiteko

Hiri Mantenua | Iztieta | Mugikortasuna 2020-08-14 | 0

Aste honetan Diputazio plazako saneameduaren berritze lanekin hasi da Udala eta aparkaleku batzuk kendu dira horretarako; lanekin jarraitzeko, datorren astelehenetik, abuztuaren 17tik, aurrera eta hiru astez Donostia kaleko zati bat itxi beharko da Hondarribia eta Irun kaleen artean. Itxiera honek honako ondorioak eragingo ditu: – Hondarribia kaletik datozen ibilgailuak Diputazio plazara iristean ezker aldeko norabidea […]