DB Sariak_545x768

Abian dira Don Boscoren teknologia sariak

Gazteria | IKT 2013-03-15 | 0

DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleen izpiritu sortzaile eta berritzailea saritzeko asmoz sortu ziren, duela hiru urte, Errenteriako Don Bosco Formaziorako Institutuak antolatutako DB Sariak. Aurten 2 sari nagusi deitu dira: proiektu zientifiko-teknologikoen ingurukoa, bata, III. ProiektON saria,  eta II DBBBots, mikrorobotika lehiaketa, bestea. ProiektONi dagokionez, gainera, berrikuntza bat aurreikusi da hirugarren ekitaldi honetan; izan […]

KartelaHedabideak_hondakinak_543x768

Hondakinen arazoaz jarduteko mahai inguruak antolatu ditu Hondakinen Batzordeak

Herri Biziaren Bidean | Jasangarritasuna 2013-03-14 | 0

Hondakinen gaia modu neutroan plazaratzea, herritarrak inplikatzea eta eta sistemaren aldaketak zer suposatzen duen jakinaraztea beharrezkoa ikusten du Errenteriako Ingurumen Aholku Kontseiluko Hondakinen Taldeak. Eta horregatik antolatu ditu bi mahai inguru datozen egunotarako. Bihar, martxoaren 15, izango da lehena, Beraungo Auzo Elkartean, 19:00etan. Bigarrena, Reina Aretoan egingo da datorren martxoaren 20an, ordu berean. Mahai inguruetan, […]

Vaiven

“Terapiak” ikuskizunaren aurre estreinaldia

Kultura | Udal komunikabidea 2013-03-14 | 0

Vaiven konpainiak “Terapiak” antzezlanaren aurre estreinaldia eskainiko du datorren igandean, martxoaren 17, 19:00etan, Errenteria Hiria Kulturgunean. Eromenezkoa den eta alde guztietatik zaurgarritasuna darion komedia da “Terapiak”. Pertsonaia bakoitza oreka emozionala aurkitzen saiatzen da bere hauskortasunetik, eta baita ere ingurukoekin loturak sortzen hain mendeko ez izateko, baina bidean estropezu egiten dute baldarki. Beren sexu-identitatearen bila dabiltza, […]

Tokiko Gobernu Batzarraren Ohiko Bilkura bihar

Kategoria gabe 2013-03-14 | 0

Goizeko 8:00etan emango zaio hasiera bilerari eta honakoa izango du gai zerrenda: Gobernu Batzarrak 2013ko martxoaren 1ean eginiko ohiko aktaren irakurketa eta onespena, bidezkoa bada. Proposamena: Tokiko Gobernu Batzarraren bilera ordutegia aldatzea. Proposamena: enpresako mediku lanpostua denboraldi batez betetzeko deialdia. Deialdiaren oinarriak onartzeko proposamena.  

Artiola_kartela_azala

Artisautza eta berrikuntza jardunaldiak hilaren 15etik 17ra

Kategoria gabe 2013-03-14 | 0

Artiola artisau elkarteak antolatuta, Errenteriako Merkatuzar eraikinean “Bideak eraikiz” jardunaldiak egingo dira ostiralean hasi eta igandera arte. Elkartearen helburuen artean artisautzaren inguruko gogoetak egitea, berritze prozesuak txertatzea, eta artisauen arteko elkarlana bultzatzea daude eta hauei lotuta prestatu dituzte aipatu jardunaldiak. Ondorengoak izango dira hizlari nagusiak: Blanca Garcia Agulló (Fundesarte Fundazioko Idazkari teknikoa). Kepa Junkera (musikaria […]

azoka

Bigarren eskuko azoka igandean

Jasangarritasuna | Udal komunikabidea 2013-03-13 | 0

Hilero hirugarren igandean ohikoa den bezala, martxoaren 17an, goizean, Zumardian (euria egingo balu, Xabier Olaskoaga plazan) kokatuko den bigarren eskuko gauzen azokaz gozatzeko aukera izango da. Azokan artikulu ugari aurkitu ahal izango da, hala nola jantziak, jostailuak, liburuak, dekoraziorako elementuak eta bildumazaleentzako antzinako piezak. Gamon zumardia berriro ere duela hainbat urte Errenterian arrakasta handiz egiten […]

irrien lagunak oarsoaldea

Francesco Tonucciri buruzko formazio saio irekirako deia

Ahalduntzea | Bidearen Bidean | Euskara | HerriLab | Partehartzea 2013-03-13 | 0

Maiatzaren 10ean eta 11n, haurren parte-hartzea sustatzeko esperientzien inguruko jardunaldiak egingo dira Donostian. Haurren heziketan eta euskararen normalizazioan diharduten hainbat eragilek antolatu dituzte jardunaldiok, tartean da gure eskualdea. Jardunaldi horien lehenengo egunean, gaiaren oinarri teorikoaz Francesco Tonucci psikopedagogo eta marrazkilari italiarra jardungo da eta gainerako hitzaldietan Euskal Herrian gauzatu diren edota egun gauzatzen ari diren […]