25 urteurrena ospatzen ari da aurten Hibaika Arraun Elkartea eta beste hainbat ekimenekin batera, Oiartzun ibaia auzolanean garbitzeko deialdia egin du biharko, apirilaren 18. Merkatuzarra izango da parte hartu nahi dutenentzako topalekua, 18:30ean. Bertan ekintzaren nondik norakoak azalduko dizkiete eta handik Fanderiara abiatuko dira, ibaiak auzoan egiten duen zatia izango baita garbituko dena, itsasbehera baliatuz. […]
