Errenteriako Udalak jakinarazi nahi du, oraindik ere leku libreak badirela aste honetan hasi diren langabetuentzat antolatutako euskara ikastaroetan. Maila ezberdineko bi talde sortu dira; Udal euskaltegian bata eta Xenpelar AEK euskaltegian bestea. Udal euskaltegiko taldea 0 urratseko ikasleek osatu dute. Eskolak, astelehenetik ostiralera izango dira, 9:15etatik 13:30etara. Interesa dutenek 943449680 telefono zenbakira dei dezakete. Xenpelar […]
