Errenteriako udal ordezkaritza bihar Alemaniara doa Schondorf herriarekin senidetzea sinatzera

Kategoria gabe 2012-06-27 | 0

Julen Mendoza Errenteriako alkateak eta udal ordezkaritza batek Alemaniako Schondorf herrira bidaiatuko dute bihar bi udalerrien arteko senidetzea sinatzera. Horrela, Schondorf Errenteriarekin senidetze harremana duen bostgarren udalerria izango da, Frantziako Tulle, Portugaleko Lousada eta estatuko Monroy (Extremadura) eta Fuentepelayorekin (Segovia) batera. Alkateaz gain, Bilduko Luisma Diez, PSEko Jose Angel Rodriguez, PNVko Jose Ignacio Irastorza, PPko […]

Errenteria, ‘Hiri solidarioa Alzheimerra duten pertsonekin’

Kategoria gabe 2012-06-26 | 0

Errenteriako Udalak Alzheimerra duten pertsonekin ‘Hiri solidarioa’ izatea erabaki du bere kezka adieraziz  gaixotasun honek osasun eta gizarte arloan eragiten duen arazoaren aurrean. Ekimen instituzional honekin Errenteriako Udalak adibide bat izan nahi du beste udalerri batzuentzako eta, bide batez, gaixotasun honen inguruko sentsibilizazioa eta gizartearen zein instituzio eta politikarien kontzientziazioa bultzatu. Alzheimerra dutenekin hiri solidarioa […]

Alabergako Danborradaren irudien bila Errenteriako Seme-Alabak erakusketarako

Kategoria gabe 2012-06-25 | 0

‘Errenteriako Seme-Alabak’ argazki erakusketa urtero antolatzen da Xenpelar Etxean  errenteriarrekin eta gure herriaren historiarekin zerikusia duen gai bati helduz. Aurten erakusketa uztailaren 16tik 27ra burutuko da eta Alabergako Danborradaren ibilbidearen inguruan izango da. Udal Artxiboko irudiak erabiltzeaz gain, errenteriarrek gordeta dituzten argazkiak ere erabili nahi dira, erakusketa ahalik eta gehien aberasteko. Garratzitsua da jakitea bere […]

Berdintasun Kontseiluak errenteriarrak alarde mistoan parte hartzera animatzen ditu

Berdintasuna 2012-06-25 | 0

Aurki ospatuko den Irungo Alardearen harira, Errenteriako Berdintasun Kontseiluak ondorengo adierazpena egin du: “Ekainaren 30ean Irungo Alarde publikoa ikusi ahalko dugu Iruneko kaleetatik harro desfilatzen. Harro egoteko arrazoiak badituztela uste dugu. 2011n Emakunde Saria jaso zuten Hondarribiko Alardearekin batera jaietan eta herrietako ospakizunetan emakumeek berdintasunean parte-hartzeko duten eskubidearen alde egin duten lanarengatik. 2012an, era berean, […]

AntiRumor Errent 1 y 2_Página_2 (2)

Etorkinen inguruko ‘Zurrumurruen Aurkako Sarea’ eraikiko dute Errenterian

HerriLab | Kultura | Sareak 2012-06-25 | 0

Errenteriako SOS Arrazakeriak eta Kabia Espazio Kreatiboak gure gizartean pertsona etorkinen inguruan hara eta hona dabiltzan zurrumurru eta estereotipoez eztabaidatzeko mahai-inguru ireki bat antolatu dute asteazken honetan, ekainak 27, 19:00tan Kabian (Pontika auzoko Barandiaran Plazan). Egitasmo honen sustatzaileen arabera, “gero eta maiztasun handiagoarekin etorkinei mota guztietako jarrera berekoi eta bidegabeak leporatzen dizkieten elkarrizketak entzuten ditugu, […]

jhwkrbflesbgs

San Juan arbola Herriko Enparantzan jarri dute

Kultura 2012-06-22 | 0

Urtero bezala eta tradizioari jarraikiz, San Juan arbola Herriko Enparantzan jarri du gaur Udalak. Lizar bat da jarritako zuhatitz mota, dozena bat metroko garaierarekin. Alabergako auzoan kokatuta zegoen, baina udal zerbitzuek arriskutsua zela eta, moztea erabaki zuten. Zuhaitzari azala kentzen zaio eta enborra bere izerdi propioarekin heze geratzen da. Adaburuan ikurriña bat eta gerezi apaingarriak […]

Datorren Udalbatzarran bost proposamen eta hiru mozio aurkeztuko dira

Udal antolamendua | Udal komunikabidea 2012-06-22 | 1

Errenteriako Udalak ekainaren 26an burutuko du ekaineko udalbatzarra, arratsaldeko 18:30ean. Guztira bost proposamen eta hiru mozio aurkeztuko dituzte udal taldeek. Mozioen artean herri ekimenetik ateratako bat egongo da: Eleak Mugimenduak eskubide zibilak eta politikoak aldarrikatzeko aurkeztuko duena. PSE-EEk beste mozio bat aurkeztuko du publizitaterako panelak udalerriko toki ezberdinetan jartzeko eta Errenteriako Ezkerrarak LGTBI (Lesbiana, Gay, […]

danza-rin11

Danza-rin dantza eskolak erakustaldi bat egingo du Kulturgunean igandean

Kultura 2012-06-21 | 0

Errenteriako ‘Danza-rin’ dantza eskolak dantza estilo ezberdinak nahastuko dituen erakustaldia eskainiko du Errenteria Hiria Kulturgunean igande honetan, ekainak 24. Latindar dantza, tangoa , sabel dantza, funkya eta musikalak izango dira bertaratzen direnek gozatu ahal izango dituzten dantza motetako batzuk. Eguna: ekainak 24 Ordua: bi emanaldi egongo dira, 17:00tan eta 19:00tan. Tokia: Errenteria Hiria Kulturgunea. SARRERAK […]

DSC_0008-e1340189827655-1024x671

Errenteriako Babes Zibilak Larrialdiak enpresak emandako anbulantzia jaso du

Kategoria gabe 2012-06-20 | 0

Larrialdiak enpresak bere zerbitzu-bizitza amaitu duen anbulantzia bat eman dio Errenteriako Babes Zibilari gaur. Anbulantziaren harrera eguerdian gauzatu da Herriko Plazan burututako ekitaldi batetan. Bertan  Julen Mendoza Errenteriako alkatea, Josu Martin Larrialdiak enpresako kidea eta Iñaki Jimenez Babes Zibileko ordezkaria izan dira zerbitzu honetako hainbat bolondresekin batera. Jimenezek azaldu duenez, gaur egun Errenteriako Babes zibilak […]