Egin zaidazu bisita kantaren bideoklipa

Egin zaidazu bisita kantaren bideoklipean herriko hainbat eragilek eta elkarte desberdinetako kideek hartu dute parte. Denera jatorri, adin, auzo nahiz lanbide desberdinetako hogeita hamar errenteriarrek baino gehiago.
Gainera, horretarako herriko lokalizazio desberdinak izan dira eszenatoki. Proiektuaren helburua da Errenteriak duen aniztasuna balioan jartzea, elkarbizitzaren mezua zabaltzea eta Errenteria herri abegitsua dela adieraztea, horretarako, ongi etorria emanez.