Archive | ADN

Errefuxatuen_harrera

Pertsona errefuxiatuen harrera antolatzeko bigarren asanblada irekia egingo da asteazkenean

Kultur aniztasuna | Solidarioa 2015-10-12 | 0

Pertsona errefuxiatuen harreran antolaketa herritarra nola eramango dugu aurrera? Galdera horri erantzuna emateko asmoz, datorren urriaren 14an bigarren asanblada ireki eta parte hartzailea egingo da. Gerra egoeratik ihes egiten dutenen “egoera larri eta dramatikoari” herri mailako erantzun antolatua bideratzea da asanblada honen helburua. Eta asteazkenean 19:00etan Reina Aretoan egingo da. Pasa den irailaren 9an gai […]

Errenteria

Errefuxiatuak hartzeko hirien sareko kide izateko formula aztertuko du Errenteriak

Solidarioa 2015-09-14 | 0

Udalbatza osatzen duten PNV-EAJ, ERRENTERIA IRABAZIZ, PSE-EE eta EHBiILDUk hurrengo oharra adostu dute: Errefuxiatuak hartzeko hirien sareko kide izateko formula aztertuko du Errenteriak. Gure hiriak DNA markatua du, jatorri desberdinetako pertsonen topagune eta elkarbizitzarako espazio da eta konpromiso irmoa du arlo humanitarioarekin eta nazioarteko lankidetzarekin. Udalbatza osatzen dugun PNV-EAJ, ERRENTERIA IRABAZIZ, PSE-EE eta EHBiILDU taldeok […]

EkoaktiboaBertikalaRGB

Zabor-birziklapen portzentajea 10 puntu igo da, eta gaur gaurkoz %41,7koa da

ADN | Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Bizitzeko espazioak | Udal komunikabidea 2015-07-28 | 0

Joan den ekainean, zabor-birziklapen portzentajea %41,7 izan zen Jose Cruz Legorburu Errenteriako Mendi eta Ingurumen Departamentuko zinegotziak jakinarazi duenez. Pozarren agertu da datuarekin, izan ere, azaldu du 2014ko zabor-birziklapena %31,3 izan zela. Zabor-birziklapenean izandako 10 puntuko igoera hori, gai organikoa biltzeko jarritako zaborrontziarekin lotu dute Errenteriako Mendi eta Ingurumen Departamentuan. Herritarrek Udalak zabarrontzia jartzeko egindako […]

udaletxea

Errenteriako Udalak diru-laguntzak eskatu ditu EIEPa gauzatzeko proiektuetarako, etorkizunean karbono gutxiko ekonomia izateko asmoz

ADN | Energia berriztagarriak | Hiri antolamendua | Jasangarritasuna | Udal antolamendua 2015-06-12 | 0

2015eko maiatzaren 6an, Errenteriako Udalak Energia Iraunkorrerako Ekintza Plana (EIEP) onartu zuen, jasota uzteko udalerriak Alkateen Ituna ekimen europarraren baitan hartutako konpromisoak betetzeko jarraitu beharreko bidea, alegia berotegi-efektuko gasen isuriak 2020rako 2007koak baino %20 gutxiago izatea lortzeko. Planean 80 neurri zehaztu dira, 8 ildo estrategikotan banatuta: eraginkortasun energetikoa, energia berriztagarriak, mugikortasun iraunkorra, biodibertsitatea edo hondakinak, […]

atlantikaldia_ekarpenak

50 proposamenetik gora aurkeztu dituzte dagoeneko Atlantikaldia jaialdirako

ADN | Kultura 2015-06-11 | 0

Atlantikaldia jaialdiaren bigarren edizioa prestatzeko, iaz egin bezala, eragileei beren ekarpenak helarazteko deia egin die udalak, egitaraua osatze aldera. Dagoeneko 50 proposamen baino gehiago jaso dituztela azaldu du Laura Landa kultur teknikariak. Dena den, azken epe bat jarri dutela azaldu du, oraindik ekarpenak egiteko asmoa duten horiei begira. Hori dela eta, ekainaren 17ra bitartean aurkeztu […]

oiartzun-ibaia4 (2)

“Oiartzun ibaiari begiradak” erakusketa gaurtik aurrera ikusgai Niessen Merkatalgunean

ADN | Bizitzeko espazioak | Jasangarritasuna 2015-06-08 | 0

Oiartzun ibaiaren paisaiari buruzko erakusketa jarriko dute gaur, hilak 8, Niessen Merkatalgunean eta ekainaren 12ra bisitatu ahal izango da. Errenteriako Udaleko Mendi eta Ingurumen departamentuak antolatuta, Oiartzun ibaiaren garai bateko eta gaur egungo 120 irudi biltzen ditu, tartean, erakusketarako propio hamabost errenteriarrek utzitako argazkiak eta baita Udalaren artxibo historikotik jasotakoak ere. Horiek horrela, Oiartzun ibaiaren […]

EkoaktiboaBertikalaRGB

7.454 familiak eman dute izena materia organikoa gaika biltzeko

ADN | Ahalduntzea | Bidearen Bidean | Jasangarritasuna 2015-06-05 | 0

Maiatzaren 29ko datuak kontuan hartuta, 7.454 familiak eman dute izena materia organikoa edukiontzi marroiaren bidez jasotzeko kanpainan. Interesdunek oraindik izena eman dezakete asmo horrekin zabalik dagoen Udaletxeko bulego iraunkorrean. Dena den, bulegoak ordutegia aldatu du, honakoa da berria: Ostegun eta ostiraletan egongo da zabalik 10:00ak eta 14:00ak bitartean.     5. edukiontziaren erabilera-kanpaina Edukiontzi marroian, […]

auzokoudaltzaingoa

Udaltzaingoaren eredu berriak sustatutako proaktibotasunak emaitza onak izan ditu

ADN | Agustinak | Alaberga | Auzoak | Beraun | Bidearen Bidean | Bizitzeko espazioak | Erdigunea | Etorkizunaren Bidean | Fanderia | Gabierrota | Galtzaraborda | Gaztaño | Igantzi | Iztieta | Kaputxinoak | Lartzabal | Mugikortasun plana | Olibet-Ugarritze | Plan estrategikoa | Pontika | Udal antolamendua | Zamalbide 2015-05-29 | 0

Errenteriako Udaleko arduradunek, Udaltzaingoaren 2014ko jarduera-memorien datuak helarazi dituzte eta bertan, udaltzainen jardueretan prebentzioa sustatzeak trafiko-zehapenen datuak eta herritarren ohiturak aldatu dituela nabarmendu dute. Azaldu dutenez, prebentzio jaduerak %55a igo dira Auzozain polizia eredua abian jarri zenetik. Halaber, trafikoa zaintzeko jarduerak ere areagotu egin direla azpimarratu dute; izan ere, 2014an 1,786 jarduera izan ziren, aurreko […]

errenteriako udala

Diru-laguntzak, kultur aniztasunari eta kooperazioari buruzko egitarauak aurrera eramateko

ADN | Kultur aniztasuna | Sareak | Solidarioa 2015-05-22 | 0

Errenteriako Udaleko Kultur aniztasuna, garapenerako lankidetza eta giza eskubideen azpiatalak dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du kultur aniztasunari buruzko sentsibilizazioa eta garapenerako kooperazio egitarauak arrera ateratzeko. Eskaerak ekainaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira eta aurkeztuko diren proiektuak 2015 urtean zehar hasitakoak izan beharko dira. Deialdiaren denerako aurrekontua 99.380 eurokoa izango da honako hiru proiektu tipologiatan […]