Archive | ADN

Dantzaz konpainia une danza y turismo en una oferta pionera | Salir

Dantzagunearen lokala eta proiektua bera ezagutzeko, ate irekiak antolatu dira martxoaren 24erako

ADN 2014-03-21 | 0

Errenteriako Udalak Lankidetza Protokoloa sinatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuarekin. Horren arabera, egun Artelekun kokatutako Dantzagunea proiektua tokiz aldatuko litzateke Lekuona eraikineko Errenteriako Arte Eszenikoetako Zentroa izeneko etorkizuneko proiektura eramateko. Dagoeneko eraikineko obrak hasi dituzte, eta aurreikusita dago 2016 urtearen hasieran amaituko dituztela. Horiek horrela eta bitartean, bi erakundeek erabaki zuten Dantzagunea lekuz aldatzea […]

Imagen 004

100 bizilagunetik gora bildu zen atzo, Zentroko Auzo Batzarrean

ADN | Erdigunea | Kategoria gabe 2014-03-21 | 0

2011n jasotako eskaeren egoeraren berri emateko eta herriko auzoei, oro har, eragiten dieten beste hainbat kontu azaltzeko, atzo, hilak 20, Julen Mendoza alkatea, Luisma Diez Hirigintza zinegotzia eta Jon Txasko Trafiko zinegotzia Reina aretoan izan ziren. 100 lagunetik gora bildu zen batzarrean. Auzozain polizia eredu berria ere azaldu zieten bertaratutakoei eta Erdiguneari dagozkion auzozainetako bi […]

kontzertu barrokoa

Trintxerperen aldeko hilabete solidarioan, Kontzertu Barrokoa larunbatean

ADN | Kategoria gabe | Solidarioa 2014-03-20 | 0

Datorren larunbatean, martxoak 22, arratsaldeko 20:00etan Fatimako elizan, Niessen Elkarteak antolatuta Trintxerpeko sutean izandako kaltetuen alde elkartasuna agertzeko kontzertua izango da. Bertan Donostiako Orkestra Barrokoa izango da, Karanaba Otxotearekin batera, Sergio Zapirainek zuzenduta. Kontzertuan, besteak beste, Jenkis, Bach eta Haendel-en obrak interpretatuko dituzte. Kontzertu honetarako Ainhoa Francoren laguntza izango dute. Bera sopranoa da eta Trintxerpeko […]

Solidarioa

Trintxerperen aldeko hilabete solidarioan bi dantza emanaldi astebururako

Ongizatea | Solidarioa 2014-03-14 | 0

Trintxerperen aldeko hilabete solidarioan dela eta hainbat eragilek antolatutako egitarauari jarraiki asteburu honetan bi dantza jaialdi izango ditugu Niessen Kulturgunean Larunbatean, martxoak 15, 18:30ean izango da eta honako taldeak izango ditugu: BETI PREST, TRINTXERPEKO DANTZA ESKOLA ALKARKIDE, CONCHA ROCIERA, ALAIA ETA ASOCIACIÓN EXTREMEÑA VIRGEN DE GUADALUPE (DONOSTIA) Igandean, martxoak 16; 11:30ean izango da eta honako […]

Artiolak artisauen gaurkotze jardunaldiak antolatu ditu

ADN | Kultura 2014-03-13 | 0

Artiola Artisau Guneak artisauei zuzenduriko II. Gaurkotze Jardunaldiak antolatu ditu martxoaren 14, 15 eta 16rako Errenteriako Merkatuzar eraikinean Artisau-Tailerra Optimizatzen lelopean. Egun hauetan zehar, fiskalitate, marketing, berrikuntza eta produktibitatearei buruzko tailerrak izango dira, beti ere artisau-sektoreari begira. Jardunaldi hauen helburua, artisauek dituzten baliabideak optimizatzea da, baita lehiaketa-hobekuntza bultzatu eta artisau-produktuen salmenta areagotzea ere. Inaugurazioa ostiral […]

Eurohiriaren aurkezpena_800x530

Oarsoaldea Euskal Eurohirira batu da

ADN | Oarsoaldea 2014-03-10 | 0

Euskal Eurohiriko batzarrak Oarsoaldearen batzea onartu zuen ostiralean, hilak 7, Baionatik Donostiara doan hiri multzoan falta zen eskualde bakarra. Eurohiria osatzen duten eskualdeetako arduradunek, San Marko Gotorlekuan bildurik, modu positiboan balioetsi zuten Oarsoaldearen batzea. Ekitaldian, beste hainbat agintariren artean, Martin Garitano diputatu nagusia, gaur egun Eurohiriaren lehendakariordea dena; Eurohiriaren ko-gerente diren Jean Grenet eta Jon […]

Auzoko Udaltzaina_aurkezpena

16 auzoko udaltzain egongo dira Errenterian herritarren zerbitzura

ADN | Auzoak | Etorkizunaren Bidean | Hiri antolamendua 2013-12-12 | 0

Atzo arratsaldean aukeztu zuen Julen Mendoza alkateak Auzoko Udaltzain eredu berria Merkatuzarren herriko hainbat eragileren aurrean. Mendozak azaldu zuenez, udaltzaingo kontzeptu berria honen helburua, Errenterian kalitatezko udaltzaingoa izatea da: “herritarren zerbitzura jarrita, proaktibo eta prebentiboa, herritarrengandik hurbil dagoena eta haiekin inplikatuta, hurbilekoa eta beste instantzia batzuekin koordinatua”. Horrela beraz, auzoko udaltzaina auzoko bizitzan sartu eta […]

adn-kreaktiboa-aurkezpena_20

“ADN Kreaktiboa”ren aurkezpen ekitaldian lau herritarrek egindako hitzaldiak ikusgai

ADN | Bidearen Bidean | nabarmen 2013-12-04 | 0

Azaroaren 23an Errenteria 2025 Plan Estrategikoaren prozesu parte-hartzailean sortutako proiektuen aurkezpena izan zen Merkatuzarren. Mendozak azaldu zuenez, urtebetean 44 bilera egin dituzte guztira eta “kultura, enpresa, sindikatu, arte eta finantza mundutik datozen 268 herritarrek parte hartu dute berauetan”. Horiek aurkezteaz, ordea, lau herritar arduratu ziren. Hitza hartzen lehenengoa Maider Gonzalez Gurutze Gorriko kidea izan zen. […]

ADN Kreaktiboaren aurkezpena udal langileei

“ADN Kreaktiboa” aurkeztu du Mendozak udal langileen aurrean

ADN | Udal komunikabidea 2013-11-29 | 0

Kulturgunean bildu dira gaur, eguerdiko 13:00etan, udal langileak. Izan ere, Julen Mendoza alkateak “herriaren etorkizuna aldatuko duten ildo estrategikoen berri” eman nahi izan die guztiei. Pasa den larunbatean, hilak 23, herritarren aurrean aurkeztu zituzten 2025 Plan Estrategikotik sortutako proiektuak “ADN Kreaktiboa” lelopean eta alkatearen ustez, “dokumentuak berak duen sendotasunagatik, garrantzitsua eta, era berean, beharrezkoa da, […]