Archive | Solidarioa

asanblada_errefuxiatuak

Errefuxiatuen inguruko sentsibilizaziorako proiektu bat aurkeztuko du SOS Arrazakeriak asteazkenean

ADN | Kultur aniztasuna | Sareak | Solidarioa 2016-02-08 | 0

Asteazkenean 19:00etan Xenpelar etxean errefuxiatuen inguruko sentsibilizaziorako proiektu baten berri emango du SOS Arrazakeriako boluntario talde batek. Herritarrak parte hartzera animatu dituzte. Pasa den urte amaieran “Mediterraneoko krisia” deituriko bi asanblada ireki egin zituen Errenteriako Udaleko kultur aniztasuneko, garapenerako lankidetzako eta giza eskubideen sailak. Testuinguru horretan garatu du proiektua SOS Arrazakeriak eta jakinarazi du herritarren […]

giza_eskubideak_kioskoa5

“Ongi etorri herrira”

Kultur aniztasuna | Kultura | Solidarioa 2015-12-11 | 0

Horixe da Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, atzo, Errenteriako haurrek errefuxiatuei bidali zieten mezua. “Ekialde hurbileko egoera eta bertan urratzen ari diren eskubideak” landuko dituzten ekimenak bilduko dituen asteari hasiera eman zion ekintza honek. Hain zuzen ere, Errenteriako Giza Eskubideen asteari. Udaleko kultur aniztasuneko, garapenerako lankidetzako eta giza eskubideetako departamentuak, udal liburutegiarekin, Aranzadi Zientzia elkartearekin eta […]

txekea_errefuxiatuak

1.700euro bildu dira Siriako errefuxiatuen aldeko kontzertu solidarioan

Solidarioa 2015-11-30 | 0

Diru kopuru horrekin 3000 errefuxiatu ingururi manta termikoak emango dizkiete. Hala adierazi du ACNUR-eko kide Marta Areizagak. EMKE eta Andra Mari Abesbatzak Santa Zezilia egunaren harira Siriako errefuxiatuen aldeko kontzertu solidarioko sarrerak 5€ren truke saldu zituzten, eta gaur eman diote bildutako dirua ACNUR-i, honek dirua errefuxiatuen aldeko lanean erabil dezan. Julen Mendoza alkatea berak eman […]

kontzertu_solidarioa_aurkezpena

Siriako errefuxiatuen aldeko elkartasun kontzertua, EMKE eta AMAren eskutik

Kultura | Solidarioa 2015-11-13 | 0

Siriako errefuxiatuek bizi duten “egoera lazgarrian, babesa eta laguntza” eskaintzeko asmoz, elkartasun kontzertua antolatu dute Errenteriako Musika Kultur Elkarteak eta Andra Mari Abesbatzak datorren azaroaren 20rako (ostirala) 20:30ean Fatimako Parrokian. Santa Zezilia egunaren harira, musikaren inguruko eragile askoren artean antolatutako egitarau zabalaren baitan kokatzen den kontzertuetako bat da elkartasun kontzertu hau. Kontzertuaren sarrerekin jasotako dirua […]

Hitzaldia

Errefuxiatuen egoeraren jatorri eta testuingurua ezagutzeko hitzaldia egingo da asteartean

Kultur aniztasuna | Solidarioa 2015-10-16 | 0

Zer gertatzen ari da ekialde hurbilean, eta bereziki Sirian? Erantzuna topatzeko asmotan, eta bereziki Siriako gerraren ingurukoak hobeto ezagutzeko, datorren asteartean, urriaren 20an, 19:00etan Reina Aretoan hitzaldia eskainiko dute Ignacio Alvarez-Ossorio eta Mikel Aramendi Arteagak. Hitzaldi hau egiteko beharra errefuxiatuen harrera antolatzeko lehenengo asanblada irekian sortu zen. Izan ere, bertaratu zirenen ustetan, gaiaren konplexutasuna dela […]

Errefuxatuen_harrera

Pertsona errefuxiatuen harrera antolatzeko bigarren asanblada irekia egingo da asteazkenean

Kultur aniztasuna | Solidarioa 2015-10-12 | 0

Pertsona errefuxiatuen harreran antolaketa herritarra nola eramango dugu aurrera? Galdera horri erantzuna emateko asmoz, datorren urriaren 14an bigarren asanblada ireki eta parte hartzailea egingo da. Gerra egoeratik ihes egiten dutenen “egoera larri eta dramatikoari” herri mailako erantzun antolatua bideratzea da asanblada honen helburua. Eta asteazkenean 19:00etan Reina Aretoan egingo da. Pasa den irailaren 9an gai […]

Errenteria

Errefuxiatuak hartzeko hirien sareko kide izateko formula aztertuko du Errenteriak

Solidarioa 2015-09-14 | 0

Udalbatza osatzen duten PNV-EAJ, ERRENTERIA IRABAZIZ, PSE-EE eta EHBiILDUk hurrengo oharra adostu dute: Errefuxiatuak hartzeko hirien sareko kide izateko formula aztertuko du Errenteriak. Gure hiriak DNA markatua du, jatorri desberdinetako pertsonen topagune eta elkarbizitzarako espazio da eta konpromiso irmoa du arlo humanitarioarekin eta nazioarteko lankidetzarekin. Udalbatza osatzen dugun PNV-EAJ, ERRENTERIA IRABAZIZ, PSE-EE eta EHBiILDU taldeok […]

errenteriako udala

Diru-laguntzak, kultur aniztasunari eta kooperazioari buruzko egitarauak aurrera eramateko

ADN | Kultur aniztasuna | Sareak | Solidarioa 2015-05-22 | 0

Errenteriako Udaleko Kultur aniztasuna, garapenerako lankidetza eta giza eskubideen azpiatalak dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du kultur aniztasunari buruzko sentsibilizazioa eta garapenerako kooperazio egitarauak arrera ateratzeko. Eskaerak ekainaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira eta aurkeztuko diren proiektuak 2015 urtean zehar hasitakoak izan beharko dira. Deialdiaren denerako aurrekontua 99.380 eurokoa izango da honako hiru proiektu tipologiatan […]

Maiatzak 21: Kultur Aniztasunaren Mundu Eguna

ADN | Sareak | Solidarioa 2015-05-21 | 0

Gaurko egunez, maiatzak 21, Kultur Aniztasunaren Mundu Eguna ospatzen delako Errenteriako Udaleko Kultur aniztasuna, garapenerako lankidetza eta giza eskubideen zinegotzigoak igorritako oharra: 2002ko abenduan, Unescok, Hezkuntza, Zientzia eta kulturarako Nazio Batuen Erakundeak maiatzaren 21a Kultura Aniztasunaren Nazioarteko egun bezala aitortu zuen. Egun hau gure herrian dugun Jatorri eta Kultur Aniztasuna balioan jarri, onartu, aitortu, eta, […]