Maiatzaren 2tik 10era Alabergaren inguruko argazki erakusketa egongo da Xenpelar Etxean, auzoaren ingaururazio ofizialaren 60. urteurrena dela eta. Gainera, egun horietan urteurrenaren dokumentala proiektatuko dute erakusketan bertan. Ikus-entzunezko lan horrek auzoaren 60 urteen errepasoa egiten du, auzotar ugariren testigantzekin eta bizipenekin hornituta. Erakusketa 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.
