Igogailuetako baten simulazioa. Udala Aita Donostia kalearen atzealdearen eta Maurice Ravel kalearen artean bi igogailu jartzeko kontratuaren lizitazioarekin hasiko da. Proiektu hau 2019-2023 Legegintzaldiko Planean jasota dago eta baita Irisgarritasun Planean ere, konpondu beharreko oinezkoentzako ardatz gisa. Auzo mailako oinezkoen irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzen duen ekintza garrantzitsua da, eremu horretan pertsonen joan-etorria nabarmena baita, ikastetxea, […]
