Archive | Beraun

Auzoak herri txikiak dira, pertsonok elkarrekin bizi eta elkar topatzen ditugun espazio komunak Errenteria barruan. Horregatik axola zaigu hainbeste auzoen iritzia, horregatik du auzo bakoitzak bere espazioa plataforma komunikatibo honetan.

Dokumentuak:

Albisteak

Gabierrota Bakearen Aldeko parkea

Azken egunotako lanak

Agustinak | Beraun | Erdigunea | Gabierrota | Galtzaraborda | Igantzi | Kaputxinoak 2016-01-29 | 0

Pasa den astelehenean Udalak azken egunetan aurrera eramandako lanen berri eman zuen. Gaurkoan lan gehiago egin dituela jakinarazi nahi izan du. Jarraian egin diren lanak eta horiek non egin diren zehazten da: Beraun: eraikineko lurra txukundu da (Monfrague) Kaputxinoak: zebra bideak irisgarritasuna bermatzeko egokitu dira (sorgintxulo 23) Igantzi: baranda berri bat kokatu da (Igantzi 18) […]

Beraun

Beraungo merkataritzan euskara sustatzeko kanpaina abiatuko du Udalak

Beraun | Euskara | Komertzioa 2016-01-28 | 0

Udalak jakinarazi du Udal Hizkuntza Politika Departamenduak Beraun auzoko merkataritzan euskara sustatzeko kanpaina martxan jartzeko asmoa duela. Plan horren berri emateko bilera bat antolatu dute auzoko merkatariekin nahiz bertako eragileekin. Datorren asteazkenean, otsailaren 3a, izango da bilera Beraungo Auzo Elkartean (Aita Donostia kalea 4) 20:15ean. Bilera irekia dela aipatu dute, eta auzoko edozein pertsona joan […]

Aita Donosti izkileren sarbidea

Azken egunetan egin diren lanak

Agustinak | Alaberga | Beraun | Erdigunea | Galtzaraborda | Hiri Mantenua | Igantzi | Lartzabal 2016-01-25 | 0

Udalak azken egunetan aurrera eraman dituen lanen berri eman du. Ondorengo obrak dira burututakoak: Alaberga: Bidea garbitu eta aglomeratu da (Alaberga 23) Agustinak: Parterreak berritu dira (Resurreción Mª Azkue 19-27) Beraun:   Espaloiko baldosa berritu da (Isidro Ansorena 1) Alaberga:  Arrapala berri bat egin da (Alaberga 74) Larzabal: Auzo elkarteak eskatuta kartel informatibo bat kokatu da […]

Beraun kalea

Beraun auzoko argiztapen publiko iraunkorra jartzen ari dira pixkanaka

Beraun | Hiri Mantenua | Ingurumena | Jasangarritasuna 2016-01-19 | 0

Udalak Beraun auzoko argiteria publikoaren berritze-lanek aurrera doazela jakinarazi du. Ohiko argiztapenaren ordez, iraunkorrak diren kale-argiak ezartzen ari dira, “eraginkortasun energetikoa hobetu” eta Energia Iraunkortasunerako Ekintza-planari erantzuteko. Horretarako, argiztapen-sistema adimenduna ezarri dute dagoeneko auzoko zenbait tokitan, “argiztapena hobetuz eta energia-kontsumoa murriztuz”. Beraungo argiteria publikoaren parte handi batean egiten ari dira aldaketa eta, gutxi gora behera, […]

Beraun

Beraungo erretiratuen elkarteak batzarra egingo du urtarrilaren 28an

Beraun 2016-01-19 | 0

Beraungo “Bienvenido” erretiratuen elkarteak urtarrilaren 28an 2016ko ohiko batzar orokorra egingo du, 17:30ean lehenengo deialdian eta 18:00etan bigarren deialdian. Jakinarazi dute batzarra Beraungo auzo elkartearen ekitaldi aretoan egingo dela. Eta beste besteak, jarduera memoria, aurreko urteko kontuen balantzea eta zuzendaritza batzordea berritzea landuko dira.

Beraun kalea

Beraun auzoan argi iraunkorrak jartzen hasiko dira datorren astean

Beraun | Hiri Mantenua | Ingurumena | Jasangarritasuna 2015-12-17 | 0

Udalak jakinarazi du datorren astean Beraungo argiteria publikoaren berritzeari ekingo zaiola. Iraunkortasunaren aldeko “ahaleginari eutsi” nahi diote modu honetan, eraginkortasun energetikoa hobetu eta energia jasangarrirako ekintza planari erantzun. Horretarako, argiztapen-sistema adimenduna ezarritako da auzoan, “argiztapena hobetuz eta energia kontsumoa murriztuz”. Azaldu dutenez, Beraungo argiteria publikoaren parte handi batean egingo da aldaketa eta gutxi gora behera […]

estadio_Beraun

Beraungo kirol anitzetarako pista doan erabiltzeko aukera izango da lan egunetan

Beraun | Galtzaraborda 2015-11-26 | 0

Goizeko 09:30etik 13:30era luzatuko da aukera hori Errenteriako Udalak jakinarazi duenez. Pista erabiltzeko gutxieneko denbora frakzioa ordubetekoa izango da. Futbol aretoko pista zein frontoiaren gunea erabiltzeko aukera emango bada ere, ez da sarbiderik emango ez aldageletara ez argi sistemara. Gainera, Udalak aipatu du espazioa erabili behar izateko erreserba eginbehar dela. Horretarako, hori egin aurretik espazioa […]

beraun_kaputxinoak_igerilekuak-300x168

Kirol materialean zein kirol instalazioetan zenbait inbertsio egin ditu Udalak

Beraun | Fanderia | Galtzaraborda | Kirola 2015-10-30 | 0

Udan zehar kirol arloan hainbat inbertsio egin dituela jakinarazi du Errenteriako Udal Kirol Patronatuak. Hain zuzen, kirol material berria erosteko eta kirol-instalazioak hobetze aldera egindako birgaitze-lanetarako inbertsioak izan dira. Udalaren esanetan, inbertsio horiekin “zerbitzua etengabe hobetzearen konpromisoa” mantentzen du. Kirol materialari dagokionez, Fanderia eta Galtzarabordako kiroldegietarako step-ak edota igeriketa materiala erosi dira, besteak beste. Guztira […]