Archive | Beraun

Auzoak herri txikiak dira, pertsonok elkarrekin bizi eta elkar topatzen ditugun espazio komunak Errenteria barruan. Horregatik axola zaigu hainbeste auzoen iritzia, horregatik du auzo bakoitzak bere espazioa plataforma komunikatibo honetan.

Dokumentuak:

Albisteak

estadio_Beraun

Beraungo estadioa birgaitu eta Galtzarabordako kiroldegia handitzeko proposamenak Denis Itxasori

Beraun | Galtzaraborda | Kirola 2015-10-23 | 0

Denis Itxsaso kultura, turismo, gazteria eta kiroletako Gipuzkoako diputatua Errenterian izan da gaur eta hori aprobetxatuz, Errenteriako Udalak datozen urteetan kirol arloan egin nahi dituen bi proiektu azaldu dizkio. Beraungo estadioa eta Galtzarabordako kiroldegiaren instalazioen egoerari buruzko informazioa eman diote memoria batean. Udalaren esanetan horiek “egoera eskasean eta gainezka” daude eta horri erantzuna emateko aipatutako […]

barro-furgo

Iztieta, Pontika eta Beraun auzoetan zeramika-lantegiak #Atlantikaldia2015-ean

Beraun | Iztieta | Kultura | Pontika 2015-09-15 | 0

Irailaren 18tik 20ra egingo da aurten Atlantikaldia eta Itsas Elkarrizketak izango dira gai nagusi. Musikaren eta kulturaren jai honetan, ibaia izango da ekitaldi eta erakusketen ardatz nagusia. Hala ere, auzoetako biztanleak erdigunera erakartzeko asmoz, zeramikako lantegi ibiltari bat antolatu da. Bi printzipio horiek oinarri hartuta, Iztieta, Pontika eta Beraungo auzoetan zeramika-lantegiak antolatuko dira etxeko txikienentzat […]

boxeo2

Boxeo jaialdia egingo dute larunbatean Beraunen

Beraun | Kirola 2015-07-13 | 0

Datorren larunbatean, uztailak 18, 20:00etan, Beraungo Erabilera Anitzetarako Udal Kirol Pistan (Beraungo Pilotalekua) boxeo jaialdia antolatu dute beste behin ere. Jaialdia Errenteriako Pako Bueno Boxing Klubak antolatu du, Errenteriako Udal Kirol Patronatuaren laguntzarekin batera. Bertan zenbait boxeo-borrokaldi izango dira hainbat kategoriatan (pisu arina, walter pisua eta pisu ertaina). Pako Bueno Klubeko boxeolariez gain, Gipuzkoa, Bizkaia […]

donosti_cup

Donostia Cup-eko zenbait partida Errenterian jokatuko dituzte beste behin ere

Beraun | Fanderia | Herri Biziaren Bidean | Kirola 2015-07-01 | 0

Berriro ere, urtero Donostian udaldian ospatzen den Donosti Cup oinarrizko futbolaren torneo ospetsuaren egoitzetako bat izango da Errenteria. Hori dela eta, uztailaren 6tik 10era, Fanderian eta Beraunen, oinarrizko futbola egiten duten talderik onenetakoak ikusi ahal izango dira, tartean, Frantziatik, Portugaldik eta beste herrialde batzuetatik etorritako zenbait talde. Partidak 10,00etan hasiko dira, eta azkenekoa 20,00etan bukatuko […]

ostadar_logoa

Bi arku txapelketa antolatu ditu Errenterian Ostadarrek larunbaterako

Beraun | Kirola 2015-07-01 | 0

Uztailaren lauan, Ostadar arku-taldeak antolatuta, Errenteriako Hiria Sari Nagusia – Arku Tiroko OSTADAR IV. Lehiaketa eta Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dira, Arku Biribildua eta Arku Konposatua modalitateetan. Kadeteek, juniorrek, seniorrek eta beteranoek hartuko dute parte, neskek eta mutilek. Ikuskizuna Beraungo Udal Futbol Zelaian izango da egun osoan zehar, 9:00etatik 21:00etara. Txapelketaz gain, bertaratzen den jendearentzat ere […]

beraun_kaputxinoak_igerilekuak

Beraun-Kaputxinoetako igerilekuetan luzatu egingo da udako denboraldia

Beraun | Kaputxinoak | Kirola | Ongizatea 2015-06-30 | 0

Udako denboraldia gaur hasi da Errenteriako igerileku guztietan. Fanderiako instalazioak ekainaren 15etik daude zabalik, Beraun-Kaputxinoetako igerilekuak, aldiz, bertan egiten ari ziren lanetan egondako atzerapenagatik gaur ekin diote denboraldiari (hilaren 19an ziren, berez, zabaltzekoak). Bitarte horretan herritarrei eragindako eragozpenen jakitun eta bizilagunek igerilekuen itxiera atzeratzeko egin dituzten eskaerei erantzunez, Udalak zein Kirol Patronatuak denboraldia luzatzea erabaki […]

IMG_0186-1024x576

Zabalik egongo dira bihartik aurrera Beraun-Kaputxinoetako igerilekuak

Beraun | Herri Biziaren Bidean | Kirola | Ongizatea 2015-06-29 | 0

Bihar, hilak 30, zabalduko dituzte 11:00etan, azkenik, Beraun-Kaputxinoetako igerilekuak. Hilaren 19an zabaltzekotan zen instalazioa baina aldageletan egiten ari ziren lanengatik data atzeratu behar izan zuten. Atzerapena ulertzeko eskatu diete herritarrei Errenteriako Udalak zein Udal Kirol Patronatuak. Fanderiako igerilekuak, berriz, ekainaren 15etik daude zabalik.