Archive | Beraun

Auzoak herri txikiak dira, pertsonok elkarrekin bizi eta elkar topatzen ditugun espazio komunak Errenteria barruan. Horregatik axola zaigu hainbeste auzoen iritzia, horregatik du auzo bakoitzak bere espazioa plataforma komunikatibo honetan.

Dokumentuak:

Albisteak

donosti_cup

Donostia Cup-eko zenbait partida Errenterian jokatuko dituzte beste behin ere

Beraun | Fanderia | Herri Biziaren Bidean | Kirola 2015-07-01 | 0

Berriro ere, urtero Donostian udaldian ospatzen den Donosti Cup oinarrizko futbolaren torneo ospetsuaren egoitzetako bat izango da Errenteria. Hori dela eta, uztailaren 6tik 10era, Fanderian eta Beraunen, oinarrizko futbola egiten duten talderik onenetakoak ikusi ahal izango dira, tartean, Frantziatik, Portugaldik eta beste herrialde batzuetatik etorritako zenbait talde. Partidak 10,00etan hasiko dira, eta azkenekoa 20,00etan bukatuko […]

ostadar_logoa

Bi arku txapelketa antolatu ditu Errenterian Ostadarrek larunbaterako

Beraun | Kirola 2015-07-01 | 0

Uztailaren lauan, Ostadar arku-taldeak antolatuta, Errenteriako Hiria Sari Nagusia – Arku Tiroko OSTADAR IV. Lehiaketa eta Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dira, Arku Biribildua eta Arku Konposatua modalitateetan. Kadeteek, juniorrek, seniorrek eta beteranoek hartuko dute parte, neskek eta mutilek. Ikuskizuna Beraungo Udal Futbol Zelaian izango da egun osoan zehar, 9:00etatik 21:00etara. Txapelketaz gain, bertaratzen den jendearentzat ere […]

beraun_kaputxinoak_igerilekuak

Beraun-Kaputxinoetako igerilekuetan luzatu egingo da udako denboraldia

Beraun | Kaputxinoak | Kirola | Ongizatea 2015-06-30 | 0

Udako denboraldia gaur hasi da Errenteriako igerileku guztietan. Fanderiako instalazioak ekainaren 15etik daude zabalik, Beraun-Kaputxinoetako igerilekuak, aldiz, bertan egiten ari ziren lanetan egondako atzerapenagatik gaur ekin diote denboraldiari (hilaren 19an ziren, berez, zabaltzekoak). Bitarte horretan herritarrei eragindako eragozpenen jakitun eta bizilagunek igerilekuen itxiera atzeratzeko egin dituzten eskaerei erantzunez, Udalak zein Kirol Patronatuak denboraldia luzatzea erabaki […]

IMG_0186-1024x576

Zabalik egongo dira bihartik aurrera Beraun-Kaputxinoetako igerilekuak

Beraun | Herri Biziaren Bidean | Kirola | Ongizatea 2015-06-29 | 0

Bihar, hilak 30, zabalduko dituzte 11:00etan, azkenik, Beraun-Kaputxinoetako igerilekuak. Hilaren 19an zabaltzekotan zen instalazioa baina aldageletan egiten ari ziren lanengatik data atzeratu behar izan zuten. Atzerapena ulertzeko eskatu diete herritarrei Errenteriako Udalak zein Udal Kirol Patronatuak. Fanderiako igerilekuak, berriz, ekainaren 15etik daude zabalik.

fanderia_igerilekua

Udako denboraldiaren hasiera Errenteriako Igerilekuetan

Beraun | Bizitzeko espazioak | Fanderia | Kirola 2015-06-22 | 0

Pasa den astelehenean, uztailak 15, udako denboraldia hasi zuten Errenteriako Udal Igerilekuek, Fanderiako estali gabeko igerilekuen irekierarekin. Honakoa izango da uda sasoiko bere ordutegia: 9:00etatik 22:00etara, aste osoan zehar. Era berean eta Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Beraungo igerilekuetako aldagelen eraikin berriaren obrak amaitzeko atzerapena izan da eta ondorioz, 19an zabaltzekotan zen instalazioa datorren astean […]

 Patxi Fadrique.

Tenis erakustaldiak larunbatean: Gurpil gainean partida batetik, eta garai bateko erraketekin norgehiagoka, bestetik

Beraun | Kirola 2015-06-16 | 0

Larunbatean, hilak 20, tenisaren inguruko bi erakustaldi partida egingo dituzte Beraungo erabilera anitzeko pistan; bata, gurpildun aulkietan egingo den partida izango da, eta bestea, garai bateko erraketak erabiliz burutuko den norgehiagoka. Azken honetan, zehazki 1966. urtean erabiltzen ziren erraketak izango dituzte lanabes. Erakustaldiak, Gipuzkoako Tenisaren Zaleak (ATG) elkarteak eta Ereintza Eskubaloiak antolatuta dituzte, Mindara Elkartearen […]

auzokoudaltzaingoa

Udaltzaingoaren eredu berriak sustatutako proaktibotasunak emaitza onak izan ditu

ADN | Agustinak | Alaberga | Auzoak | Beraun | Bidearen Bidean | Bizitzeko espazioak | Erdigunea | Etorkizunaren Bidean | Fanderia | Gabierrota | Galtzaraborda | Gaztaño | Igantzi | Iztieta | Kaputxinoak | Lartzabal | Mugikortasun plana | Olibet-Ugarritze | Plan estrategikoa | Pontika | Udal antolamendua | Zamalbide 2015-05-29 | 0

Errenteriako Udaleko arduradunek, Udaltzaingoaren 2014ko jarduera-memorien datuak helarazi dituzte eta bertan, udaltzainen jardueretan prebentzioa sustatzeak trafiko-zehapenen datuak eta herritarren ohiturak aldatu dituela nabarmendu dute. Azaldu dutenez, prebentzio jaduerak %55a igo dira Auzozain polizia eredua abian jarri zenetik. Halaber, trafikoa zaintzeko jarduerak ere areagotu egin direla azpimarratu dute; izan ere, 2014an 1,786 jarduera izan ziren, aurreko […]

Beraungo Auzo Batzarra_800x450

100 lagun inguru bildu zen atzo Beraungo Auzo Batzarrean

Auzoak | Beraun 2014-03-06 | 0

19:00etan eman zitzaion hasiera atzo, hilak 5, Beraungo Auzo Batzarrari. Auzotar ugari bildu zen bertan, 100 inguru, Julen Mendoza alkateak, Luisma Diez Hirigintza zinegotziak eta Jon Txasko Trafiko zinegotziak emango zituzten azalpenak entzutera. Herriko auzoei, oro har, eragiten dieten hainbat kontu azaldu zituen Mendozak lehendabizi. Besteak beste, auzozain polizia eredu berriaz aritu zen eta Beraun […]