Archive | Erdigunea

Auzoak herri txikiak dira, pertsonok elkarrekin bizi eta elkar topatzen ditugun espazio komunak Errenteria barruan. Horregatik axola zaigu hainbeste auzoen iritzia, horregatik du auzo bakoitzak bere espazioa plataforma komunikatibo honetan.

Dokumentuak:

Albisteak

desfilea 2015

Inauteriak direla eta trafikoan aldaketak izango dira

Erdigunea | Inauteriak 2016-02-02 | 0

Larunbatean eta igandean hainbat aldaketa izango dira trafikoak inauteri ospakizuna dela eta. Horrela, erdigunean trafikoarentzat moztuta egongo da otsailaren 6ko (larunbata) 13:30etik otsailaren 7ko (igandea) 21:00ak arte. Eta zehazki mozketak Maria Lezo, Xenpelar, Foru Plaza, Pablo Iglesias, Alfontso XI eta Biteri kaleei eragingo die. Hori dela eta, larunbateko 12:00ak baino lehen kale horietatik ibilgailuak kentzeko […]

Gabierrota Bakearen Aldeko parkea

Azken egunotako lanak

Agustinak | Beraun | Erdigunea | Gabierrota | Galtzaraborda | Igantzi | Kaputxinoak 2016-01-29 | 0

Pasa den astelehenean Udalak azken egunetan aurrera eramandako lanen berri eman zuen. Gaurkoan lan gehiago egin dituela jakinarazi nahi izan du. Jarraian egin diren lanak eta horiek non egin diren zehazten da: Beraun: eraikineko lurra txukundu da (Monfrague) Kaputxinoak: zebra bideak irisgarritasuna bermatzeko egokitu dira (sorgintxulo 23) Igantzi: baranda berri bat kokatu da (Igantzi 18) […]

Aita Donosti izkileren sarbidea

Azken egunetan egin diren lanak

Agustinak | Alaberga | Beraun | Erdigunea | Galtzaraborda | Hiri Mantenua | Igantzi | Lartzabal 2016-01-25 | 0

Udalak azken egunetan aurrera eraman dituen lanen berri eman du. Ondorengo obrak dira burututakoak: Alaberga: Bidea garbitu eta aglomeratu da (Alaberga 23) Agustinak: Parterreak berritu dira (Resurreción Mª Azkue 19-27) Beraun:   Espaloiko baldosa berritu da (Isidro Ansorena 1) Alaberga:  Arrapala berri bat egin da (Alaberga 74) Larzabal: Auzo elkarteak eskatuta kartel informatibo bat kokatu da […]

Biteri_kalea

Gaur gauean herriko gune batzuk argiteri publikorik gabe geldituko dira

Erdigunea 2016-01-21 | 0

Gaur gauean, ostegunetik ostiralerako gaua, Iberdrolak konponketa batzuk egin behar ditu bere sarean eta horren ondorioz herriko gune batzuk argiteri publikorik gabe geldituko dira. Zehazki 00:00etatik 7:00etara itzaliko da. Eta ondorengo kaleetan izango du eragina: Alfonso XI.kalea Biteri kalea 20. zenbakitik 84.era Xabier Olaskoaga plazako sarrera Segundo Izpizua Francisco Gazkue Juan de Olazabal Nafarroa etorbidea […]

Biteri_kalea

Bihar goizean Biteri kalea ibilgailuentzat itxita

Erdigunea | Hiri Mantenua 2015-12-01 | 0

Errenteriako Udalak jakinazi du bihar goizean, abenduaren 2a, 08:00etatik 14:00etara Biteri kalea ibilgailuentzat itxita egongo dela, errepide erdian egin behar diren konponketak direla-eta. Konponketak, hain zuzen, errepide erdian dagoen kanalizarioan egitekoak dira.  

Ikutza2

Ikutza Kortsarioa kaleko bide-berrantolaketarako proiektua martxan da

Erdigunea | Hiri Mantenua 2015-11-25 | 0

Errenteriako Udalak jakinarazi du Ikutza Kortsarioa kaleko bide-berrantolaketarako  proiektuarekin hasiko direla gaur eta obrak lau astez luzatuko direla. Azaldu dute kale horretako trafikoak Biteri kalean eskubirantz egiteko aukeraz gain (orain arte bezala) ezkerrerantz egin ahal izateko berrantolatuko direla bideak. Kalearen noranzkoa aldatuko da, hain justu. Udalaren arabera, lan horien helburu nagusia inguruko aparkalekuetan (300 bat) […]

Torrekua eraikina

Herriko gune historikora eta Torrekuara bisita gidatuak eskainiko ditu Udalak

Erdigunea | Kultura 2015-11-03 | 0

Errenteriako ondare historiko eta artistikoa ezagutzera emateko asmoz, udalak bisita gidatuak eskainiko ditu gune historikora eta Torrekuara azaroaren 14 eta 15ean. Lehenengoa euskaraz, eta bigarrena, berriz, gaztelaniaz. Doakoak izango dira eta ordubete inguruko iraupena izango dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako “Ondarea bertatik bertara 2015” programaren barruan kokatzen dira bisitok. Udaleko artxibo sailetik jakinarazi dutenez, bisitan […]

Behobia

Hainbat neurri hartuko dira Behobia-Donostia lasterketa dela eta

Erdigunea | Fanderia | Gabierrota | Iztieta | Lartzabal | Mugikortasuna | Olibet-Ugarritze 2015-11-02 | 0

Igande honetan Behobia-Donostia lasterketa jokatuko da eta hau behar bezala gauzatu dadin Errenteriako toki ezberdinetan eragina izango duten zenbait neurri hatuko direla jakinarazi du Udaltzaingoak. Horrela, 09:30 eta 14:30 artean, Nafarroa hiribide osoa, Lartzabal biribilgunetik Kaputxinoetako tuneleko biribilguneraino, itxita egongo da trafiko mota ororentzat. Lasterketa pasako den auzoek ere, Lartzabal, Gabierrota, Fanderia, Erdigunea, Etxeberrieta, Olibet […]