Archive | Iztieta

Auzoak herri txikiak dira, pertsonok elkarrekin bizi eta elkar topatzen ditugun espazio komunak Errenteria barruan. Horregatik axola zaigu hainbeste auzoen iritzia, horregatik du auzo bakoitzak bere espazioa plataforma komunikatibo honetan.

Dokumentuak:

Albisteak

iztieta

Iztieta-Ondartxoko ekintza planaren ondorioen aurkezpena izango da gaur

ADN | Iztieta | Partehartzea 2016-01-13 | 0

Uztailean abiatu zuen Iztieta-Ondartxon ekintza plana Udalak bertako bizilagun eta eragileekin. Prozesua beraren laburpena eta baita planaren ondorio nagusiak azaltzeko aurkezpen irekia antolatu dute gaur arratsalderako. Prozesuak berak informaziorako eta parte hartzerako izan duen gunean (Oiartzun kalea, 5) izango da aurkezpena 19:00etan. Aurkezpenean Julen Mendoza alkatea bera eta kultur aniztasuneko, garapenerako lankidetzako eta giza eskubideetako […]

iztieta

Iztieta-Ondartxoko ekintza planaren ondorioak aurkeztuko ditu Udalak

ADN | Iztieta | Partehartzea 2016-01-08 | 0

Iztieta-Ondartxon gauzatutako ekintza planaren osteko ondorioak eta prozesuaren beraren laburpena aurkeztuko da datorren asteazkenean Aurkezpen irekia datorren asteazkenean, hilaren 13an, arratsaldeko 19:00etan izango da auzoan bertan prozesuak duen informazio gunean, hain zuzen ere, Oiartzun kaleko 5. zenbakian. Iztieta-Ondartxo auzoan aurreko uztailetik abendura bitarte eginiko ekintza planaren osteko laburpena eta ondorioak aurkeztuko dira Julen Mendoza alkatea […]

Iztieta_Ondartxo_bideoakaptura

Iztieta-Ondartxoko egun aktiboko laburpen bideoa

ADN | Iztieta | Kultura | Partehartzea 2015-12-16 | 0

Pasa den larunbatean, Iztieta-Ondartxon egun aktibo eta parte hartzailea ospatu zuten. Udalak eskerrak eman nahi izan dizkie parte-hartzaile guztiei; eragile, elkarte, merkatari zein norbanako askori “esker horrelako egun ederra” denen artean osatzeagatik. “Ezagutu-ulertu-partekatu, Iztieta-Ondartxo Aktiboa”

Iztieta-Ondartxo

Iztieta-Ondartxo auzoa ekintza kulturalez beteko da larunbatean

ADN | Iztieta | Kultura | Partehartzea 2015-12-10 | 0

“Iztieta-Ondartxo auzo aktiboa”ren baitan egun osoko programazio kulturala eskainiko da hilaren 12an, larunbata. Goizeko 11:00etatik hasi eta arratsaldeko 19:00ak bitarte auzoko gune ezberdinetan bertako eragile, elkarte eta pertsonek nahiz herriko beste zenbaitek ekintza ugari eskainiko dituzte. Adin eta gustu guztietarako jolas, tailer edota ekintzak izango dira. Egun osoan zehar Iztieta pasealekuan, Lezoko zubiaren inguruan, 40 […]

Iztieta (2)

Iztieta pasealekuko 2. eskuko azoka txikian parte hartzeko izen-emateko epea zabalik da

Iztieta 2015-11-27 | 0

Iztieta-Ondartxon aurrera eraman den ekintza planari amaiera emateko, abenduaren 12an (larunbata) egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizeko 11:00etatik aurrera auzoko gune desberdinetan musika, jatekoa, tailerrak edota film proiekzioak izango dira, besteak beste. Horien artean, Iztieta pasealekuan Lezokoko zubitik abiatuta 2. eskuko materialaren salmenta nahiz trukea egin ahal izango da. Kultur aniztasuneko, garapenerako lankidetzako eta giza […]

Iztieta_Ondartxo

Iztieta-Ondartxo ekintza plana dela-eta lehen informazio saio irekia egingo da asteazkenean

ADN | Iztieta | Partehartzea 2015-11-02 | 0

Hilabete honetan zehar asteazkenero Iztieta auzoan inauguratu berri den informazio eta parte-hartze gunean (Oiartzun kalea 5) auzokideek nahiz elkarteek aukera izango dute Udalari auzoaren inguruko informazioa eskatu eta galderak egiteko. Lau asteazkenetan gai ezberdinen inguruko informazio saio irekiak egingo dira udaleko teknikari eta zinegotzi ezberdinekin. Asteazken honetan, azaroaren 4a, 19:00etan lehen saio irekia izango da. […]

Behobia

Hainbat neurri hartuko dira Behobia-Donostia lasterketa dela eta

Erdigunea | Fanderia | Gabierrota | Iztieta | Lartzabal | Mugikortasuna | Olibet-Ugarritze 2015-11-02 | 0

Igande honetan Behobia-Donostia lasterketa jokatuko da eta hau behar bezala gauzatu dadin Errenteriako toki ezberdinetan eragina izango duten zenbait neurri hatuko direla jakinarazi du Udaltzaingoak. Horrela, 09:30 eta 14:30 artean, Nafarroa hiribide osoa, Lartzabal biribilgunetik Kaputxinoetako tuneleko biribilguneraino, itxita egongo da trafiko mota ororentzat. Lasterketa pasako den auzoek ere, Lartzabal, Gabierrota, Fanderia, Erdigunea, Etxeberrieta, Olibet […]

Iztieta_Ondartxo

Iztieta-Ondartxoko ekintza planarentzako informazio eta parte hartze gunea irekiko da bihar

ADN | Iztieta | Partehartzea 2015-10-22 | 0

Iztieta-Ondartxo auzoa hobetzeko prozesuak gune fisikoa izango du datorren ostiraletik aurrera. Guneak 19:00etan irekiko ditu bere ateak Iztieta auzoko Oiartzun kaleko 5.zenbakian. Auzo honetako ekintza plana burutzeko abiatutako prozesuari buruzko informazioa eskaintzea eta plan honetan herritarren parte hartzea sustatzea dira, besteak beste gune honen helburuak. Horrela, prozesuan zehar auzotarrek, prozesuan zehar auzotarrek, elkarteek eta eragile […]

20151015_130253

Komun publiko berria jarri du Udalak Ondartxoko pasealekuan

Auzoak | Hiri Mantenua | Iztieta 2015-10-19 | 0

Udalak komun publikoa jarri du Ondartxoko pasealekuan. Modu horretan, herritarrek egindako eskaerari erantzun diola eman du aditzera Udalak. Altzairu herdoilgaitzez egindako komun publikoa automatikoa da, bakarrik garbitzen den horietakoa eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat egokitua. Ezaugarri horiek dituen laugarren komuna da¬† honakoa Errenterian, aurrez, Pablo Sorozabal plazan, Panierreko orubean eta Galtzaraborda auzoko Urdaburu kalean daudenei […]