Archive | Auzoak

Auzoak herri txikiak dira, pertsonok elkarrekin bizi eta elkar topatzen ditugun espazio komunak Errenteria barruan. Horregatik axola zaigu hainbeste auzoen iritzia, horregatik du auzo bakoitzak bere espazioa plataforma komunikatibo honetan.

Dokumentuak:

Albisteak

Moja agustindarren pasealekua

Agustinetako erretiratuek Gabonetako kontzertua emango dute

Auzoak 2013-12-17 | 0

Abenduaren 29an San Agustin Agustinetako erretiratuen elkarteko abesbatzak Gabonetako ohiko kontzertua eskainiko du. 12:00etako mezaren ondoren emango dute kontzertua, auzoko parrokian. Behin kontzertua amaitutakoan, luncha eskainiko diete bertaratu diren guztiei, elkarteak Markola ikastetxean dituen instalazioetan.

Auzoko Udaltzaina_aurkezpena

16 auzoko udaltzain egongo dira Errenterian herritarren zerbitzura

ADN | Auzoak | Etorkizunaren Bidean | Hiri antolamendua 2013-12-12 | 0

Atzo arratsaldean aukeztu zuen Julen Mendoza alkateak Auzoko Udaltzain eredu berria Merkatuzarren herriko hainbat eragileren aurrean. Mendozak azaldu zuenez, udaltzaingo kontzeptu berria honen helburua, Errenterian kalitatezko udaltzaingoa izatea da: “herritarren zerbitzura jarrita, proaktibo eta prebentiboa, herritarrengandik hurbil dagoena eta haiekin inplikatuta, hurbilekoa eta beste instantzia batzuekin koordinatua”. Horrela beraz, auzoko udaltzaina auzoko bizitzan sartu eta […]

auzoko-udaltzaina

Udaltzain eredu berria aurkeztuko du Udalak

Auzoak | Bidearen Bidean | Nabarmen | Udal komunikabidea 2013-12-05 | 0

Udaltzaingo ereduaren kontzeptu berria lantzen ari da Udala eta zentzu horretan sortu dute Auzoko udaltzaina. Julen Mendoza alkateak azaldu duenez, helburua herrian kalitatezko udaltzaingoa izatea da, “herritarren zerbitzura jarrita, proaktibo eta prebentiboa, herritarrengandik hurbil dagoena eta haiekin inplikatua, hurbilekoa eta beste instantzia batzuekin koordinatua egongo dena”. Eredua, datozen urteetan inplementatu eta hobetzen joango den prozesu […]

Fanderiako errota

Eskualdeko haurrentzat pintura lehiaketa antolatu dute Fanderian

Auzoak 2013-11-13 | 0

Fanderia auzoko Batzorde Kulturalak “Errenteriako IX. Pintura eta Marrazki Lehiaketa Haurrentzat” antolatu du datorren iganderako, hilak 17. Lehiaketa eskualde mailakoa izango da eta beraz, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia diren 3 eta 14 urte bitarteako haur guztiek parte hartu ahal izango dute. Parte-hartzaileak goizeko 10:00etan egon beharko dira Fanderia auzoko errota ondoan. Antolatzaileek adierazi dutenez, […]

Bilera antolatu du Udalak Lartzabalen asteazkenerako

Auzoak | Bidearen Bidean 2013-11-11 | 0

Luisma Diez Hirigintza zinegotziak Lartzabalgo bizilagun guztiei dei egiten die, asteazkenean, hilak 13, bertako Auzo Elkartean arratsaldeko 19:00etan izango den bilerara bertara daitezen. Zinegotziak jakinarazi duenez, bertan elkarte, etxebizitzak eta biribilgunearen arteko espazioa hobetzeko proposamenak landuko dituzte. Honekin batera, gainera, egungo Auzo Elkarteko lokalaren egoera eta “Haritza” auzo elkarte berria ere aurkeztuko dituzte.