Errenteriako Udaleko arduradunek, Udaltzaingoaren 2014ko jarduera-memorien datuak helarazi dituzte eta bertan, udaltzainen jardueretan prebentzioa sustatzeak trafiko-zehapenen datuak eta herritarren ohiturak aldatu dituela nabarmendu dute. Azaldu dutenez, prebentzio jaduerak %55a igo dira Auzozain polizia eredua abian jarri zenetik. Halaber, trafikoa zaintzeko jarduerak ere areagotu egin direla azpimarratu dute; izan ere, 2014an 1,786 jarduera izan ziren, aurreko […]
