Archive | Pontika

Auzoak herri txikiak dira, pertsonok elkarrekin bizi eta elkar topatzen ditugun espazio komunak Errenteria barruan. Horregatik axola zaigu hainbeste auzoen iritzia, horregatik du auzo bakoitzak bere espazioa plataforma komunikatibo honetan.

Dokumentuak:

Albisteak

IMG-20140402-00117

Pontikako Auzo Batzarra izan zen azkena

Pontika 2014-04-03 | 0

19:00etan eman zitzaion hasiera atzo, hilak 2, azken Auzo Batzarrari, Pontikakoari. Auzotar ugari bildu zen bertan, 40 inguru, Julen Mendoza alkateak eta Luisma Diez Hirigintza zinegotziak emango zituzten azalpenak entzutera. Herriko auzoei, oro har, eragiten dieten hainbat kontu azaldu zituen Mendozak lehendabizi. Besteak beste, auzozain polizia eredu berria aritu zen eta Pontika auzoari dagokion auzozaina […]

Auzo-Batzarak-e1392799630344

Galtzaraborda, Gabierrota eta Pontikako Auzo Batzarrak izango dira datorren astean

Auzoak | Gabierrota | Galtzaraborda | Pontika 2014-03-28 | 0

Galtzarabordako bilerarekin ekingo diote Auzo Batzarren azken asteari astelehenean, martxoak 31, auzo elkartean eta asteartean, Gabierrotakoa, auzo elkartearen egoitzan ere. Pontikakoa izango da azkena, apirilaren 2an, asteazkenean auzo elkartean. Batzar guztiak 19,00etatik 20,30era izango dira. Helburua da herritarrei jakinaraztea 2011n jasotako eskaera haien egoera zein den, eta, horretaz gain, auzozain polizia eredu berria azaldu eta […]

txistu

Pontikara joango dira txistulariak igandean

Kultura | Pontika 2014-03-07 | 0

Udal Txistulari Taldea, Xabier Vesga zuzendari dela, Pontika auzoan barrena ibiliko da igande goizean, hilak 9, 9:00etatik aurrera. Ibilbidean Eduardo Gorosarriren Gorosarri eta Iparragirreren Ume eder bat doinuak joko dituzte. Bestalde, erdiguneko kaleetatik pasatzen direnean, Raimundo Sarriegiren Inudeak eta artzaiak obra joko dute, PiƱata Igandea dela-eta inude eta artzaien desfilea izango baita.