Errenteriako auzoetako emakume elkarteek hastear dagoen 2019-2020 ikasturterako prestatu duten jarduera eskaintza Emakumeok martxan leloarekin aurkeztu dute. Izena-ematea aste honetan egin ahal izango da. Bertan 11 auzoetako emakume elkarteek auzoz auzo antolatzen dituzten ekintzak batzen dira. Guztira 120 ekintzatik gorako eskaintza zabala da eta iaz 1300 emakumek hartu zuten parte. Eskaintza osoa hemen kontsuta daiteke. […]
