Archive | Ahalduntzea

casa de las mujeres

Emakumeen etxerako bidean… lehenengo pausoa!

Ahalduntzea | Berdintasuna 2016-07-12 | 0

Errenteriako Emakumeen Etxea gorpuzteko bilerak egiten ari dira. Lehengo asteazkenean izan zen lehena eta bihar, uztailak 13, izango da bigarrena. Bilera irekia izango da bihar Merkatuzarrean 18:00tan. Hona lehen bileraren kronika:   Uztailaren 6an Emakumeen Etxeari buruzko hausnarketarako lehenengo saioa izan genuen. Arratsaldeko 18:00etatik 20:30era Merkatuzarren 35 bat emakume bildu ginen datozen hilabeteetan egingo dugun […]

emakumeen_ahalduntze_eskola

Ahalduntze eskolak izango dira datorren astean Merkatuzarren

Ahalduntzea 2016-05-20 | 0

Ahalduntzerako Eskolak emakumeen elkarlanerako espazio propioak dira: modu indibidualean, autonomia lortu eta norbere buruan konfiantza izateko, eta kolektiboan pentsatuta, gizartearen baitan parekidetasuna lortzeko. Berdintasunerako Azpisailak eta Auzoetako Emakume Elkarteek urrian ekin genion 2015-2016 ikasturteko Ahalduntze Eskolei. Datozenak, eskola jendarteratzeko egunak izango dira, hilabeteetan zehar jabetutakoa eta ikasitakoa ezagutzera emateko egunak. Horretarako, erakusgai egongo dira kurtsoan […]

bizentaren lumak

Feminismoaren inguruko hausnarketak sorrarazi zituen Bizentaren Lumak-ek

Ahalduntzea | Berdintasuna | Gazteria | Hezkuntza 2016-03-23 | 0

Emakumeen Egunaren harira antolatu zuen Errenteriako Udalak Bizentaren Lumak izeneko egitasmoa. Martxoaren 12an izan zen, goizeko 11:00tan. Bizentaren Lumak gazteek berdintasunaren inguruan hitz egiteko mahai-inguruko solas-jolasa da. Berdintasunaren gaineko hausnarketa, arrazoiketa eta eztabaida sortzeko helburua du eta baita gazteen ahalmentzea lantzekoa ere. Kolpe Morea talde feministak, Elhuyarrek eta Berdintasunerako Azpisailak elkarlanean antolatu zuten Bizentaren Lumak […]

aniztasunaren_balioa2

Mindara elkartea, inklusioa jomugan

Ahalduntzea | Auzolana | Bizitzeko espazioak | Herri Biziaren Bidean | Ongizatea | Sareak 2015-08-26 | 0

Dibertsitate funtzionala dutenen alde egiten duen elkartea da Mindara. Helburu horrekin  elbarriak diren zein elbarriak ez diren haur eta helduei begira proiektu ezberdinak eramaten dituzte aurrera. Alde batetik, ekintzak antolatzen dituzte, -kirol jarduerak, txangoak…-. Horrekin batera, ikastaroak ere prestatzen dituzte – musikoterapia edo euskal pilota egokituko entrenamenduak, kasu-. Eta horrez gain, hitzaldi eta mintegiak ere […]

lanku_adin_adin

“Adin adin”: Bertsoa, adinekoen egoitzetara hurbiltzen duen proiektua

Ahalduntzea | Bizitzeko espazioak | Herri Biziaren Bidean | Kultura | Ongizatea 2015-08-24 | 0

“Adin adin” bertso saio bereziak, plaza bihurtuko du Errenteriako Jesusen Bihotza zahar-etxea urriaren 7an. Bi bertsolarik bertan bizi diren egoiliarrei abestuko diete egun horretan, gaztea bata eta nagusiagoa bestea, belaunaldien artean zubiak eraikitzeko asmoz. Proiektua, Lankuk sortu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, eta Jesusen Bihotza egoitzak Gipuzkoako beste 10 adineko egoitzarekin batera hartuko du parte […]

Bularretik-mintzora-txokoa

Haurrentzako irakurketa kluba 2015-16 denboraldian

Ahalduntzea | Bizitzeko espazioak | Herri Biziaren Bidean | Kultura | Sareak 2015-08-17 | 0

Beste ikasturte batez Irakurketa Klubak antolatu dira Errenteriako Haur Liburutegian, aurtengoan berrikuntzekin datoz gainera. Aurrekoetan bezala 3-5 eta 6-8 urte arteko haurrentzat eta haien gurasoentzako prestatu dira klubak baina oraingoan sei saio egin ahal izango dira txanda bakoitzean (urritik-abendura eta urtarriletik-martxora). Plazak mugatuak dira eta parte hartu ahal izateko izen ematea beharrezkoa da. Horretarako, Haur-Liburutegian […]

KZgunea

KZgunea irailean: ordutegia eta ikastaroak

Ahalduntzea | Biziberritze ekonomikoaren Bidean | IKT 2015-08-05 | 0

Irailarekin batera ikastaro ugari jarriko ditu martxan Errenteriako KZguneak. Interneten nabegatzea eta teknologia berrietan hezitzea nahi duen herritar orok zentroa, goizez 9.00etatik 13.00era goizez eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara aurkituko du zabalik eta jarraian zerredatzen direnak izango dira eskainiko dituzten ikastaroak: Oinarrizko Internet KZgunea sareak teknologia berriei buruzko doako zerbitzuen eta ikastaroen katalogo zabala eskaintzen dizu. […]

Duintasuna2

Autonomia pertsonala eta arreta publikoa sustatuko dituen euskal lege propioa eskatu dute pentsiodunek

Ahalduntzea | Auzoak | Bizitzeko espazioak | Ongizatea | Partehartzea | Sareak 2015-07-06 | 0

Gaur, hilak 6, Duintasuna elkarteak, herriko beste hainbat eragilerekin batera elkarreteratzea eta manifestazioa egin du Herriko Plazatik abiatuta. Aldarrikapenean, “autonomia pertsonala eta arreta publiko, unibertal, euskaldun eta kalitatezko baten eskubidea aitortuko dituen” Euskal Herriko lege propioa eskatu dute. Jarraian, aldarrikatzen dituzten ereduak jasotzen dituen hainbat puntu: Aukera berdina medikuen tratamendu aurreratuenak jasotzeko. Botikak doan jasotzeko […]

EkoaktiboaBertikalaRGB

7.454 familiak eman dute izena materia organikoa gaika biltzeko

ADN | Ahalduntzea | Bidearen Bidean | Jasangarritasuna 2015-06-05 | 0

Maiatzaren 29ko datuak kontuan hartuta, 7.454 familiak eman dute izena materia organikoa edukiontzi marroiaren bidez jasotzeko kanpainan. Interesdunek oraindik izena eman dezakete asmo horrekin zabalik dagoen Udaletxeko bulego iraunkorrean. Dena den, bulegoak ordutegia aldatu du, honakoa da berria: Ostegun eta ostiraletan egongo da zabalik 10:00ak eta 14:00ak bitartean.     5. edukiontziaren erabilera-kanpaina Edukiontzi marroian, […]