Archive | Auzoetako batzarrak

IMG_0160

Langabetuen Asanbladak batzarra egingo du gaur Beraunen

Auzoetako batzarrak 2012-06-04 | 0

Oarsoaldeko Langabetuen Asanbladak batzar bat burutuko du gaur Beraun auzoko Pablo Sorozabal Plazan, arratsaldeko 19:00tan. Rafa Lorente asanbladako kideak azaldu duenez, auzo errenteriar honetan herriko langabetuen kopuru handi bat bizi da. Orain arte astelehenero Errenteriako Herriko Plazan bildu izan dira asanbladako langabetuak beren eskubideak aldarrikatzeko. Lorentek jakinarazi du, beste alde batetik, Hernanin sortu dela jada […]

kabia muntaia

Kabia Espazio Kreaktiboaren muntai lanak hasi dira

Auzoetako batzarrak | Auzolana | Bidearen Bidean | HerriLab | Hiri antolamendua | IKT | Kultura | Partehartzea | Sareak 2012-05-07 | 0

Kabia Espazio Kreaktiboak datorren ostiralean ekingo dio bere ibilbide sortzaileari eta, horretarako, jadanik hasi dira topaleku honen egoitz izango den egitura arkitektonikoaren muntai lanak Pontika auzoko Barandiaran Plazan. Orain arte hainbat bilera burutu dira, herritar guztiei irekiak izan direnak, prozesu berritzaile eta parte hartzaile honen markoan herritarrek eman nahi dituzten pausoak zehazteko. Guztira 100 lagun […]

Auzo batzarren prozesuak aurrera egingo du parte-hartzaileek honen erabilgarritasuna adostu eta gero

Auzoetako batzarrak | Auzolana | Bidearen Bidean | Partehartzea 2012-01-19 | 0

Errenteriako auzo batzarren prozesu parte-hartzailearekin jarraitzea erabaki dute herriko Udalak eta auzo elkarteetako ordezkariek udal kudeaketarentzako duen erabilgarritasun handia dela eta. Horrela adostu eta jaso dute dokumentu batetan astelehenean prozesu honen balantzea egiteko antolatutako bilera baten ostean. Parte-hartzea sustatzeko batzar hauek azken hiru hilabeteetan zehar gauzatu dira: 15 bilkura antolatu ziren auzo guztietan eta denera […]

Udalak eta herritarrek auzo batzarren balorazio positiboa egiten dute

Auzoetako batzarrak | Bidearen Bidean | Etorkizunaren Bidean | Hiri antolamendua 2012-01-17 | 1

Errenterian auzo batzarren prozesu partehartzaileari buruzko balantze positiboa egin zuten atzo burututako bilera batetan Udaleko ordezkariek eta auzo elkarteetako hainbat ordezkarik. Hirigintza Zinegotzia Luisma Diezek azaldu duenez,  jendeak jarrera proaktiboa erakutsi du bileran eta modu egokian hartu du parte. Herritar partehartzaileen arabera bileraren giroa egokia izan da eta aurrerapausoak eman dira udal kudeaketa herritarrei zabaltzeko […]