Teknologia berrien zaleek hitzordua dute gaur eta bihar Errenteriako Kabia Espazio Kreaktiboan Summer of labs ekimenaz gozatzeko. Arratsaldeko 16:00tan hasiko dira programatutako ekimenak: Pasaiako badiaren kutsadura neurtzeko sarea, Datuak bistaratzeko tresna, Laser ebakitzaile bat eraiki, Ardukoptero bat eraiki eta Dress-mapping, irudiak soinekoan instalazioa. Egitarauaren ordutegia eta informazio gehiago eskuratzeko sakatu hemen. Topaketa honen helburua bikoitza […]
Archive | Auzolana

Errenteriarrek muralak egiten ikasi dezakete herria apaintzen duten bitartean
Ibai Martixalar artistak Mikel Laboaren omenezko mural bat egingo du, Hormachic egitasmo artistikoaren markoan. Ekimen honek gure herrian utzita dauden pareta grisak eta guneak apaintzea du helburu auzolanaren bitartez. Artean interesa duten pertsonek edo mural bat egiten ikasi nahi duen orok Maritxalarrekin batera lan egiteko aukera du burutuko duen hurrengo lanean parte hartuz: Mikel Laboaren […]

Dortoka & Erbiya: argazki erreportaia
Hormachic proiektuaren baitan Dortoka & Erbiya murala egin zuen herriko artista talde batek. Bideoan azaltzen duten bezala, jendearen laguntzarekin auzolanean egindako lana izan zen, eta azaldu dutenez laister izango dira berriak. Lanak egin ziren bitartean Mendi Urruzuno argazkilari errenteriarrak erreportaia grafiko ederra egin zuen, hemen duzue ikusgai.

Kulturen eta hizkuntzen arteko Aniztaldia ospatuko dute bihar
Aniztaldia Errenteriako Kabia Espazio Kreaktiboan bihar 19:00tan ospatuko den kulturen arteko jaialdia da. Kabian sortutako Gizaharremanak – Elkarbizitza taldeak bultzatu du ekimen hau, eta Herri Bizian talde honetako kide batzuekin hitz egin dugu ekitaldi anitz honetan zer topatuko dugun kontatu digutenak. Hona elkarrizketa: –Nola sortzen da Aniztaldia eta zein da ekimen honen helburua? Aniztaldia Kabian […]

‘Baratzak balkoian’ ekimen irekia Kabian burutuko da larunbatean
Kabia Espazio Kreaktiboan ‘Baratzak balkoian’ ekimen irekia gauzatuko da larunbat honetan goizeko 10:30-14:00 bitartean eta 16:00-19:30 tartean arratsaldean. Egitasmo honen helburua, Ekogunea ekimenaren barnean txertatzen dena, herritarrei etxean baratza bat izateko aukera dutela erakustea da, horrela ekoizleen mundura gerturatuz. Horretarako, balkoi batean barazkiak zaintzeko teknikak, hazteko metodoak, garaiak, substratu motak eta loreontzi ezberdinei buruzko informazio […]

Kabia Espazio Kreaktiboaren irekiera ekitaldia ostiralean ospatuko da
Kabia Espazio Kreaktiboaren ibilbide sortzaile eta parte hartzailea ostiralean hasiko da, Barandiaran Plazan (Pontikako auzoan), burutuko den irekiera ekitaldiarekin. Egitaraua: – 19:00etan: Kabia Espazio Kreaktiboaren aurkezpen ofiziala. – 19:15ean: Irekiera festa: musika eta jateko eta edatekoa. Errenteriar guztiak gonbidatuta daude!

Kabia Espazio Kreaktiboaren muntai lanak hasi dira
Kabia Espazio Kreaktiboak datorren ostiralean ekingo dio bere ibilbide sortzaileari eta, horretarako, jadanik hasi dira topaleku honen egoitz izango den egitura arkitektonikoaren muntai lanak Pontika auzoko Barandiaran Plazan. Orain arte hainbat bilera burutu dira, herritar guztiei irekiak izan direnak, prozesu berritzaile eta parte hartzaile honen markoan herritarrek eman nahi dituzten pausoak zehazteko. Guztira 100 lagun […]

Kabia Espazio Kreaktiboa: lantaldeen hurrengo bilerak
Giza harremanak: maiatzak 12, 10.00etan Merkatuzar Normalizazio politikoa: maiatzak 4, 18.00etan Xenpelar Etxea Teknologia: maiatzak 4, 19.00etan Merkatuzar Kultura eta sormena: maiatzak 5, 11.00etan Merkatuzar Hirigintza: maiatzak 4, 18.00etan Merkatuzar

Kabia: espazio kreaktiboa. Zer da?
Espazio Kreaktiboa Errenteria egiteko modu berri eta berritzailea da. Bertan, herriko eragile eta interesa duen herritar orok hartuko du parte, denei irekia den espazioa baita. Kreatiboa da, berria delako eta sortzea duelako helburu. Aktiboa da, berritzailea eta parte-hartzailea delako. KABIA bera Pontika auzoan dagoen orube batean (Barandiaran parkea izango denean) jarriko dugun egitura arkitektonikoa izango […]