Archive | eUdala

DSC_0001

Pikoketaren mozioa eta Gabierrotako aparkalekuaren kudeaketa onartu ziren atzoko plenoan

eUdala 2016-03-18 | 0

Ikurrina eta Errepublikako bandera presente izan ziren atzo udaletxeko pleno aretoan. Izan ere, Pikoketa Oarsoaldeko Errepublikaren aldeko Elkarteak mozioa aurkeztu zuen apirilaren 14an Udaletxeko balkoian Errepublikako bandera eta ikurrina jar daitezela eskatzeko. Pikoketako kideak udalbatzaren ohiko osoko bilkuran izan ziren eta eurak izan ziren mozioa aurkeztu zutenak. Mozioan azaltzen dutenez, Errepublika modernoa nahi dute, “herrien […]

urtarrila_plenoa

Udalbatzaren ohiko osoko bilkura egingo da bihar arratsaldean

eUdala 2016-03-16 | 0

Bihar arratsaldeko 18:30ean udaletxeko pleno aretoan martxoko Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkura ospatuko da. Besteak beste, bi mozio eztabaidatuko dira. Lehena, eskualdeko “Pikoketa” Errepublikaren aldeko Elkarteak aurkeztua eta Orereta/Errenteriako EHBilduk eta Errenteriako IrabaziZek babestua, bandera errepublikanoa eta ikurrina udaletxeko balkoian jartzea eskatzeko. Eta bigarrena, berriz, talde sozialistak aurkeztutakoa, Gizarte Larrialdiko Laguntzei buruzkoa. Era berean, Gabierrota auzoko […]

udala_logoa

Ofizial igeltseroen eta peoi balioaniztunen lan-poltsak osatzeko deialdiak martxan jarri ditu Udalak

eUdala 2016-02-29 | 0

Errenteriako Udaleko zerbitzu ezberdinetan sortzen diren peoi balioaniztunen eta Udalak dituen ofizial igeltseroen aldi baterako beharrei erantzuteko lan-poltsa osatzea da bi deialdi hauen xedea. Eskabideak, deialdien oinarrietan eskatutako dokumentazioarekin batera, Udaletxeko Erregistroan aurkeztu beharko dira martxoaren 11 bitarte. Honako baldintzak bete beharko dira besteak beste: 16 urte beteak edukitzea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adin maximoa […]

tindouf

Saharar Herriarekin duen “konpromiso tinkoa” erakutsi du Udalak

eUdala 2016-02-26 | 0

Bihar, otsailaren 27a, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) aldarrikatu zela 40 urte beteko dira, egun hori aitzakiatzat hartuta Errenteriako Udalak Saharar Herriari duen “konpromiso tinkoa” erakutsi dio. Udalak bat egin du gertakari historiko horrekin eta horren harira adierazpen instituzionala egin du. Udalak, ACNURek emandako datuak aipatuz, gogorarazi du iazko urrian izandako uholde-euriek 90.000 lagun baino […]

udala_logoa

Denboraldi batez bi lanpostu kontratatuko ditu Udalak

eUdala | Kultura 2016-02-24 | 0

Errenteriako Udalak jakinarazi du denboraldi batez bi lanpostu kontratatuko dituela. Alde batetik, arte eszenikoetan eta ikus-entzunezkoetako arduraduna izango dena. Eta bestetik, kultura dinamizatzailea. Interesa duten pertsonek martxoaren 8ra arteko epea dute bi deialdietan izena emateko. Baldintzak, besteak beste, unibertsitateko gradua edo baliokidea izatea eta euskarako 3.hizkuntza-eskakizunaren jabe izatea (EGA) dira bi kasuetan. Arte eszenikoetako eta […]

plenoa_azaroa

Udalbatzaren ohiko osoko bilkura egingo da gaur arratsaldean

eUdala 2016-02-23 | 0

Gaur arratsaldeko 18:30ean udaletxeko pleno aretoan otsaileko Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkura ospatuko da. Hauxe izango da gai zerrenda: Udalbatzak 2015eko urriaren 27an eginiko ohiko osoko bilkurari dagokion akta irakurri eta, egoki bada, onartzea. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak (48 zk.tik 163 zk.ra, biak barne), zinegotzi-ordezkarienak (95 zk.tik 234 zk.ra, biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzarrarenak. […]

udala_logoa

Informatika teknikari bat aldi baterako hautatzeko deialdiko oinarrietan aldaketak

eUdala 2016-02-09 | 0

Errenteriako Udalak lehiaketa-oposizioa deitu du aldi baterako Informatika teknikari bat hautatzeko, deialdi irekian. Urtarrila amaieran egin zuen deialdia eta jakinarazi duenez, deialdiko oinarrietan zenbait aldaketa izan dira. Eskabideak Udal Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira, eta horretarako azkeneko eguna otsailaren 15a da. Xehetasun guztiak hemen aurki daitezke.