Archive | eUdala

urtarrila_plenoa

Correscales-Korrika prekarioari eta Garoñari buruzko mozioak aho batez onartu ditu Udalak

eUdala | Udal antolamendua 2016-01-27 | 1

Hamar puntuz osatua zegoen atzoko Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkurako gai ordena. Tartean bi mozio aztertu ziren, bata Correscales-Korrika Prekarioa, prekarietatearen aurkako eta Movistarrentzat lan egiten duten teknikoen aldarrikapenekiko elkartasuna adieraztekoa. Eta bestea Garoñako zentral nuklearra berriz ez irekitzeko eskatzekoa. Bi mozioak aho batez onartu zituzten. Oarso Taldeak aurkeztu eta EH Bildu eta Errenteria Irabaziz taldeek […]

udala_logoa

Informatika teknikari bat aldi baterako hautatzeko deialdia

eUdala 2016-01-25 | 0

Errenteriako Udalak lehiaketa-oposizioa deitu du aldi baterako Informatika teknikari bat hautatzeko, deialdi irekian. Eskabideak Udal Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira, eta horretarako azkeneko eguna otsailaren 15a da. Baldintzen artean dago ingeniaritza informatikoa edo Informatikan lizentziatura edukitzea edo ikasketa horiek eskuratzeko baldintzak izatea. Udalak jakinarazi du oinarriak 2016ko urtarrilaren 25ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu direla, baita […]

Biteri_kalea

Gabonak direla eta, hainbat trafiko mozketa iragarri dituzte

eUdala 2015-12-18 | 0

Errenteriako Udaltzaingoak gabon hauetarako aurreikusitako trafiko mozketen berri eman du. San Tomas egunean, gabon gauean, urtezahar egunean eta errege egunaren bezperan egingo ditu mozketa horiek. Hauek dira mozketak egunez egun: Abenduaren 21a, San Tomas Eguna: Xenpelar eta Foru Plaza trafikoari itxita egongo da 07:00etatik 22:00etara. Abenduaren 24a: erdigunea 18:00etatik 22:00etara moztuko da Abenduaren 31: trafikoa […]

urna-520x270

Hauteskunde-kolegioetako baten aldaketa

eUdala 2015-12-16 | 0

Igandean izango diren hauteskundeak direla eta, Udalak jakinarazi du ohikoan Gaztedi elkartean ipintzen zen hauteskunde-kolegioa (06/A eta 06/B mahaiak) hemendik aurrera Reina Aretoan, Xenpelar kalea 3 zenbakian ipiniko dela.

aurrekontuak_plenoa

2016ko aurrekontuak onartu dira

ADN | eUdala 2015-12-03 | 0

Datorren urterako aurrekontuak onartu ziren atzoko udalbatzaren ezohiko osoko bilkuran. Gobernu Taldearen arabera, Errenteria 2025 plan estrategikoaren testuinguruan prestatutako aurrekontuak dira. Izan ere, aurrekontuetan aurreikusitako proiektuetako asko plan estrategikoa gauzatzeko proiektuak dira. Guztira 51.595.043€ko aurrekontua da. Eta “inbertsio handiak” espero dira. Alabergako igugailua, Herritarrak Artatzeko Zerbitzua, enplegu planak, bi aparkaleku, Lekuona, gazteen plan estrategikoa, Gizarte […]

aurkezpena ADN7

Datozen lau urteetarako legegintzaldi plana aurkeztu dute

ADN | eUdala 2015-11-28 | 0

200 lagun inguru bildu dira gaur goizean Merkatuzarren egin den 2015-2019 legegintzaldi planaren aurkezpenean. Aniztasuna ugaria izan da; izan ere, norbanakoez gain sentsibilitate eta alor ezberdinetako eragileak elkartu dira. Ekitaldia 12:00ak aldera hasi da bideo txiki baten proiekzioarekin. Gaurkoan Udal Gobernu taldeak datozen lau urteetarako dituzten erronka, proiektu eta asmo nagusiak aurkeztu dizkie herritarrei. Eta […]

plenoa_azaroa

Herritarren segurtasunean parte hartzeko tokiko kontseilua bidean da

ADN | eUdala 2015-11-26 | 0

Astearteko Udalbatzaren Ohiko Osoko bilkuran landu zen beste gaietako bat izan zen kontseilu honen araudiarena eta EH Bildu eta Errenteria Irabaziz-en aldeko bozkekin eta EAJ eta PSE-EEren abstentzioarekin hasierako onespena eman zitzaion araudiari. Kontseiluaren helburu nagusia herritarren segurtasunerako kalitatezko zerbitzua eskaintzea da, proaktiboa eta prebentziozkoa. Zentzu honetan, prebentzioak “berebiziko garrantzia” hartzen du Gobernu Taldearen iritziz, […]

plenoa_azaroa

Herritarrentzako arreta zerbitzu integrala sortu eta ezartzeko konpromisoa hartu du Udalak

ADN | eUdala | Udal antolamendua 2015-11-25 | 0

Herritarrentzako arreta zerbitzu integrala diseinatu eta ezartzeko, azterlan, analisi eta hausnarketa prozesu bati ekiteko konpromisoa bere gain hartu du Errenteriako Udalak. Atzoko ohiko osoko bilkuran gai honi buruzko alkatetza mozioa aurkeztu zen, eta eztabaida luze baten ostean, honek aurrera egin zuen EH Bildu, Errenteria Irabaziz eta PSE-EEren aldeko bozkekin eta EAJren abestentzioarekin. Herritarren Arretarako Zerbitzuen […]

udala_logoa

Udabatzaren ohiko osoko bilkura egingo da arratsaldean

eUdala | Udal antolamendua 2015-11-24 | 0

Hamahiru puntuko gai zerrenda jorratuko dute gaur arratsaldean 18:30ean egingo den udalbatzaren ohiko osoko bilkuran. Horien artean herritarren Segurtasunean Parte Hartzeko Tokiko Kontseiluari, herritarrentzako arreta zerbitzu integralari edota Lurraldearen Arloko Planaean (L.A.P) topoaren lurperatzeari buruzkoak nabarmenduko dira. Udal Gobernu Taldearentzat topoa herriaren erdigunetik pasatzearen “arazoa” konpontzeko aukerarik “onenak” LAP-en hasiera batean aurreikusitako lurperatzea eta bidea […]