Azaroaren 10ean, Memoriaren Egunean, “Memoria partekatu baterantz, Errenterian 1956tik 2012ra bitarte izan diren giza eskubideen urraketei eta indarkeria ekintzei buruzko txostena” aurkeztu zuten Errenterian. Memoria partekatu bat eraikitzeko bidean emandako “lehen pausua” izan zen. Aurreko legegintzaldian Errenteriako Udalak Argituz gisa eskubideen aldeko elkarteari herrian gertatutakoaren memoria biltzeko eskatu zion, eta lan horren emaitzak dira, hain […]
