Archive | Bidearen Bidean

25 talde Madalenetako Jai Batzordearen lehen bilkura arrakastatsuan

Bidearen Bidean | Kultura | Partehartzea 2012-04-27 | 1

  Irune Balentziaga Kultur Zinegotziak garbi azaldu du Xenpelar Etxean egin den bilkuraren helburua: “Madalen herrikoi eta partehartzaileak antolatzea”. Horretarako deituak zituzten Madalenak antolatzeko interesa zuten talde eta herritar guztiak gaurko bilkurara. Erantzuna oso ona izan da, bai asistentziari bai bileraren nondik-norakoei dagokienean. Udalak bertaratutakoei azaldu dienez: “Denoi dagokigu jai-eredua proposatu eta Madalenen gaineko erabaki […]

PSEko zinegotzi berria eta hezkuntza murrizketen inguruko eztabaida udalbatzarran

Udal antolamendua 2012-04-27 | 0

Apirileko udalbatzarra¬†asteartean izan beharrean, ohikoa den bezala, atzo ospatu zen, ostegunean. Arratsaldeko 18:30ean hasi zen saioa, aurreko bilkurak baino laburrago izan zena. Bederatzi puntu zeuden gai-ordenean, gehienak izapide administratibo hutsak. Hemen duzue gai-ordenaren dokumentua ikusgai. Puntu nagusiak Altxu kalearen izendapena, Irakaskuntzaren kalitatearen inguruan Errenteriako Ezkerrak aurkeztutako mozioa eta Juan Carlos Merinoren ordezko izango den Isaac […]

Altxu kalea, Irakaskuntzaren kalitatea eta Isaac Palencia zinegotzi berria Udalbatzarrean

Udal antolamendua 2012-04-25 | 0

Normalean astearteetan egiten bada ere, ostegunarekin izango da apirileko Udalbatzarra. Honela, 18:30ean hasiko da eta bederatzi puntu izango ditu, tartean Altxu kalearen izendapena, Irakaskuntzaren kalitatearen inguruan Errenteriako Ezkerrak aurkeztuko duen mozioa eta Juan Carlos Merinoren ordezko izango den Isaac Palenciaren izendapena. Hemen duzue gai-ordenaren dokumentua ikusgai. Ohiko moduan, Herribiziak jarraipen zabala eskainiko dio Udalbatzarrari.

Kabia: espazio kreaktiboa. Zer da?

Ahalduntzea | Auzolana | Bidearen Bidean | HerriLab 2012-04-19 | 1

Espazio Kreaktiboa Errenteria egiteko modu berri eta berritzailea da. Bertan, herriko eragile eta interesa duen herritar orok hartuko du parte, denei irekia den espazioa baita. Kreatiboa da, berria delako eta sortzea duelako helburu. Aktiboa da, berritzailea eta parte-hartzailea delako. KABIA bera Pontika auzoan dagoen orube batean (Barandiaran parkea izango denean) jarriko dugun egitura arkitektonikoa izango […]

Udala uholdeek Lartzabalen kaltetutako bizilagunekin bildu da

Bidearen Bidean | Bizitzeko espazioak 2012-04-04 | 1

Julen Mendoza alkateak eta Luisma Diez mantenuko zinegotziek bilkura egin dute Fanderiako Auzo Elkartean azaroko uholdeek kaltetu zituzten Lartzabalgo bizilagunekin. Bertan, Udalak haien egoera bideratzeko eman dituen pausuak azaldu dizkiete bilkurara azaldu diren 50 bizilagunei. Helburua uholderik berriz ez gertatzea da, eta horretarako soluzioak proposatzea. “Irtenbide bat baino gehiago izan ditzake egoerak” argitu du Luisma […]

Irrien Lagunak egitasmo partehartzaile eta hezitzailea abian da Oarsoaldean

Euskara | Herri Biziaren Bidean | Hezkuntza | Partehartzea | Sareak 2012-04-02 | 1

Errenteria, Lezo, Pasaia eta Oiartzungo herritarren topaketa jendetsua izan zen pasa den astean Irrien Lagunak egitasmo partehartzaile eta hezitzaileari hasiera emateko. Errenteriako Merkatuzar izan zen bilgunea. Bertara ehun bat heldu eta 50 bat ume azaldu ziren eta denen artean ekimena gorpuzten hasi ziren, horretarako parte hartze prozesu bat zabalduz. Irrien Lagunak ekimenaren helburua ez da […]

Herri Biziaren webguneak 4.000 bisitari baino gehiago izan ditu bere lehen hiruhilekoan

Bidearen Bidean | Udal komunikabidea 2012-04-02 | 0

Hiru hilabete pasa dira Errenteriako Udalak herribizia.errenteria.eus webgunea martxan jarri zuenetik eta, harrezkero, 4.000 bisitari ezberdin baino gehiago izan ditu. Webguneak haurtengo urtarrilean hasi zuen bere ibilibidea. Hilabete horretan 800 bisitari ezberdin jaso zituen, otsailan kopuru hau ia 1.400 pertona arte igo zen eta martxoaren amaieran 1.700 bisitarien muga gainditu zuen, 4.000ko kopuru totala gaindituz. […]

Asanbladan bildutako Udaletxeko langileen gehiengo zabala grebaren alde agertu da

Bidearen Bidean | Udal komunikabidea 2012-03-28 | 0

Errenteriako Udaletxeko langileek asanblada burutu zuten atzo, udal plantila osatzen duten kide guztiak azaltzera deituak izan zirelarik. Bihar, martxoak 29, greba orokorra egiteko proposamenaren inguruko bozka egin zuten, gehiengo zabal batekin onartu dena (aldeko 69 bozka eta 10 abstentzio). Udaletxeko langile guztiek aukera izan zutenez asanbladan parte hartzeko eta bertan hartutako erabakian oinarrituta, beste lankideei […]

Errenteriako Udalak Bateragune auziaren izaera politikoaren salaketa berresten du

Bidearen Bidean | Udal komunikabidea 2012-03-28 | 0

Lerro hauen azpian Errentetriako Udalak gaur Bateragune kasuaren harira kaleratu duen adierazpen instituzionala irakurri dezakezute: Datorren martxoaren 28an, Auzitegi Gorenak Bateragune auziaren helegitea aztertuko du Madrilen. Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodr√≠guez eta Sonia Jacinto hamar eta zortzi urtetako kartzela zigorrera kondenatu zituen Entzutegi Nazionalak ETAkoak izatearen akusaziopean. Errenteriako udalak berretsi egiten du […]