Archive | Bidearen Bidean

Datorren Udalbatzarrean jorratuko den gai zerrenda

Bidearen Bidean | Udal antolamendua 2012-02-24 | 0

Datorren otsailaren 28an, arratsaldeko 18:30tan, Udaletxeko osoko bilkuran eztabaidatuko diren gaiak honakoak  izango dira: GAI ZERRENDA 1. Udalbatzak 2011ko abenduaren 20an eginiko ohiko osoko bilkurari eta 2012ko otsailaren 10ean eginiko ezohiko osoko bilkurari dagozkien aketen onespena, bidezkoa bada. 2. Ebazpenen berri ematea: Alkatearenak (59 zk.tik 133 zk.ra, biak barne), Zinegotzi-delegatuenak (159 zk.tik 312 zk.ra, biak […]

Errenteriako zinegotzi eta teknikariek parte harzeari buruzko tailerrak positibotzat jo dituzte

Bidearen Bidean | Partehartzea 2012-02-24 | 1

Errenteriako udal teknikari eta alderdi guztietako zinegotziak Elhuyar erakundeak antolatzen dituen parte hartze tailerren azken saioan izan eta gero asteazkenean ekimen honen balorazio positiboa egin dute. Partaidea guztiak pozik agertu dira, giro ona azpimarratu dute eta ekimen hau zabaldu eta errepikatzeko desira adierazi dute. Askok elkarren artean ezagutzeko aukera aparta izateaz gain, bizitako giroa eta […]

Joxemari Agirretxe ‘Porrotx’: “Denon arteko auzolan handi bat proposatzen dugu”

Euskara | Herri Biziaren Bidean | Kultura | Partehartzea 2012-02-22 | 0

Joxemari Agirre ‘Porrotx’ pailazoak Oarsoaldeko herrietan umeentzat aurki martxan jarriko duten aisiaproiektu hezitzaile, euskaldun, herritar  eta parte hartzaileari buruz mintzatu da: Ze helburu ditu Irrien Lagunak Oarsoaldean egitasmoak? Pertsona eta elkarte asko daude balio, esperientzia eta jakintza ugari eta aberatsak dituztenak. Horiek guztiak ezagutu, bildu eta herriko eragileekin eta bizilagunekin partekatzea ederra litzateke. Osasuna, natura, […]

Udalbatzak Errenteria Garatuz sozietateari 1,2 miloi eurko bermea onartu dio aho batez

Etorkizunaren Bidean | Hiri antolamendua | Udal antolamendua 2012-02-10 | 0

Errenteriako Udalbatzak Errenteria Garatuz sozietateari 1,2 miloi eurko bermea onartu dio aho batez gaur goizean burututako ez oihizko bilkuran. Errenteria Garatuz Errenteriako Udalak osatutako sozietate bat da, bere xedea herriko ingurunea, irudia eta erakargarritasuna hobetzea delarik, bizi kalitaterako hobekuntzak proposatuz. Besteen artean, Sozietatearen helburuak garajeen eraikuntzak, urbanizazio lanak eta zaharberritzeak sustatzea dira.

Parte-hartzeari buruzko tailerren hirugarren saioa burutu dute udal zinegotzi eta teknikariek

Bidearen Bidean | Partehartzea 2012-02-09 | 0

Parte-hartzeari buruzko tailerren hirugarren saioa burutu zuten atzo udal zinegotzi eta teknikariek. Tailer hauek Elhuyar erakundeak antolatzen ditu eta udal politikari zein teknikarien arteko elkarlana sustatzea du helburu, udal kudeaketan parte-hartzearen inguruan dituzten ikusmolde eta proposamenak partekatzeko espazio bat sortaraziz. Bideo honetan bigarren saioko irudiak eta elkarrizketak ikusi ahal dituzue.    

Tokiko Gobernu Batzarraren Ohiko bilkura burutuko dute bihar Udaletxean

Bidearen Bidean | Udal antolamendua 2012-02-02 | 0

Errenteriako Udalean Tokiko Gobernu Batzarraren Ohiko Bilkura burutuko dute bihar hurrengo gai-ordenarekin:   1. Gobernu Batzarrak 2012ko urtarrilaren 20an eginiko aktaren irakurketa eta onespena, bidezkoa bada. 2. Idazkari eta Diruzain lanpostuak betetzeko ohiko lehiaketa arautuko duten oinarri bereziak onartzeko proposamena, estatu izaerako gaitasuna duten funtzionarioentzat gordetakoak. 3. “Zakurrak eduki eta zaintzeko Ordenantza”-n xedatutakoa hausteagatik zigor-espedientea […]

Udaleko osoko bilkuran zazpi mozioetatik lau aho batez onartu dituzte

Bidearen Bidean | Etorkizunaren Bidean 2012-02-01 | 0

Errenteriako Udalak atzo egindako osoko bilkuran zazpi mozio aurkeztu zituzten talde politikoek eta hauetatik lau aho batez onartu zituzten, kontrako botorik gabe. Julen Mendoza alkateak adierazi zuenez, horrelako adostasun maila positiboa da eta normalizazio politikoarentzako mesedegarria. Gai ordenari jarraiki, Errenteriako Udalaren Ingurumenaren Aholku Kontseiluaren Udal Araudiaren hasierako onarpenerako proposamenari heldu zioten lehenik. Honela, herritarren partehartzea […]

Errenteriako Udalak Pasaiako kanpoko portuaren ingurumen eragin negatiboaren izendapena eskatu du

Bidearen Bidean | Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Bizitzeko espazioak | Herri Biziaren Bidean | Jasangarritasuna 2012-01-31 | 1

Julen Mendoza Errenteriako alkateak alegazioak aurkeztu dizkio Pasaiako Portuko Azpiegituren Gida Planaren Ingurumen Iraunkortasunari buruzko Txosten Berraztertuari, baita bi agiriak atzera botatzeko eskaera egin ere, eta egungo barne portuan ingurumen alorreko neurri ugari ezartzea proposatu du, Erabilgarri dauden Hobekuntza Teknikak erabiliz, eta, era berean, jarduteko garaian Bilbo eta Baionako portuekin osagarritasuna bilatzea. Bere alegazioan, Udalerriko […]