Archive | Bidearen Bidean

Ehunka bizilagunek bere babesa adierazi diote bere etxea galtzeko zorian dagoen Beraungo familiari

Bizitzeko espazioak | Herri Biziaren Bidean | Partehartzea 2012-01-23 | 0

Ehunka bizilagunek  Beraun auzoan burututako kalejira batetan hartu zuten parte atzo Mª Carmen Marquez eta bere ahaideei, etxea erakunde finantzari baten menpe galtzeko arriskuan bizi direnak, bere babesa adierazi eta bizi duten egoera larria salatzeko. Erakunde ugari ere batu ziren mobilizaziora: Stop Deshaucios plataforma, Erlontzi Emakume Erakundea, Oarso babes taldea eta Beraungo Bizilagun Elarteak martxan […]

Auzo batzarren prozesuak aurrera egingo du parte-hartzaileek honen erabilgarritasuna adostu eta gero

Auzoetako batzarrak | Auzolana | Bidearen Bidean | Partehartzea 2012-01-19 | 0

Errenteriako auzo batzarren prozesu parte-hartzailearekin jarraitzea erabaki dute herriko Udalak eta auzo elkarteetako ordezkariek udal kudeaketarentzako duen erabilgarritasun handia dela eta. Horrela adostu eta jaso dute dokumentu batetan astelehenean prozesu honen balantzea egiteko antolatutako bilera baten ostean. Parte-hartzea sustatzeko batzar hauek azken hiru hilabeteetan zehar gauzatu dira: 15 bilkura antolatu ziren auzo guztietan eta denera […]

Gobernu Taldea: Auzitegi Nazionalaren sententziak ez dio herri honek behar duen normalizazio politikoari laguntzen

Bidearen Bidean | Herri Biziaren Bidean | Udal komunikabidea 2012-01-17 | 0

Errenteriako Gobernu Taldeak bere kezka eta atsekabea azaldu nahi ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak gaur herriko sei gazte espetxeratzeko erabakia hartu izanagatik. Erabakia gazte hauek SEGI erakundean zuten partaidetzan oinarritzen denez soilik, politikan parte hartzeko eskubidea eta bilera eskubidea urratzen dituela uste dugu. Honekin batera, gobernu Taldeak bere elkartasuna eta babesa adierazi nahi die Xabier Lujanbio, […]

Udalak eta herritarrek auzo batzarren balorazio positiboa egiten dute

Auzoetako batzarrak | Bidearen Bidean | Etorkizunaren Bidean | Hiri antolamendua 2012-01-17 | 1

Errenterian auzo batzarren prozesu partehartzaileari buruzko balantze positiboa egin zuten atzo burututako bilera batetan Udaleko ordezkariek eta auzo elkarteetako hainbat ordezkarik. Hirigintza Zinegotzia Luisma Diezek azaldu duenez,  jendeak jarrera proaktiboa erakutsi du bileran eta modu egokian hartu du parte. Herritar partehartzaileen arabera bileraren giroa egokia izan da eta aurrerapausoak eman dira udal kudeaketa herritarrei zabaltzeko […]

Mariasun Landa Sarietara aurkezteko epea bere ekuadorrean da

Aholku kontseiluak | Berdintasuna | Bidearen Bidean | Herri Biziaren Bidean 2012-01-13 | 0

Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak antolatutako Mariasun Landa Sarien bigarren edizioan parte hartzeko aukera urtarrilaren 31 arte egongo da zabalduta. Ekimen hau Errenteriako Berdintasun Planaren baitan kokatuta dago eta bere helburua da gizarteko arlo desberdinetan emakumeek herri honetan egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritzea. Sari horien bidez, Berdintasunerako Kontseiluak emakumeek egindako ekarpena ikustarazi […]

Erabaki estrategikoak, akordioak eta partehartzea seihileko lanaren ardatz

Bidearen Bidean | Etorkizunaren Bidean | Partehartzea | Plan estrategikoa 2011-12-23 | 0

Gaur goizean egindako prentsa agerraldian, Udal gobernuak Legegintzaldi honetako lehen seihilekoaren lanaren balantzea aurkeztu du. Hona hemen aurkeztu diren puntu garrantzitsuenak: “Legegintzaldiko lehen sei hiletako lanaz Udal Gobernuak egiten duen balantzea Sarrera: Udal Gobernutik ohikoa bihurtu nahi dugu herritarrei gure lanaren balantzeak eta errepasoak helaraztea. Horregatik deitu zaituztegu agerraldi honetara, egiten ari garenaren berri herritarrei […]

Legegintzaldiko lehen sei hiletako lanaren balantzea, bihar

Bidearen Bidean | Etorkizunaren Bidean | Plan estrategikoa 2011-12-22 | 0

Bihar aurkeztuko du Udal gobernuak legegintzaldi honetako lehen seihilekoan egindako lanaren balantzea. Julen Mendoza alkateak adierazi duenez, ohitura izango da, kudeaketaren gardentasunaren bidean, Udal gobernuak egindako lanaren errepasoa eta balantzea publikoki egitea. Aurrerapen gisa, Mendozak azaldu du azpimarratzekoa dela “minorian dagoen gobernu bat izanda,  Udal gobernuak eta oposizioak jakin izan dugula erabaki estrategikoetan erantzukizunez jokatzen”. […]

Aurrekontuak onartu dituzte, aurkako boturik gabe

Bidearen Bidean | Biziberritze ekonomikoaren Bidean 2011-12-20 | 0

Gaur onartu dira 2012rako aurrekontuak. Aurkeztu den proposamenari baiezkoa eman diote Bildu eta Errenteriako Ezkerra taldeek (9 boto guztira), eta abstentzioa hautatu dute PSE-EE (7 boto), EAJ (3 boto) eta PP (2 boto) alderdiek. Julen Mendoza alkateak eskertu egin die oposizioko alderdiei erantzukizunez jokatu izana. Errenteriako Ezkerrako ordezkari Jose Manuel Ferradasek “aurrekontu onak” direla azaldu […]