Ehunka bizilagunek Beraun auzoan burututako kalejira batetan hartu zuten parte atzo Mª Carmen Marquez eta bere ahaideei, etxea erakunde finantzari baten menpe galtzeko arriskuan bizi direnak, bere babesa adierazi eta bizi duten egoera larria salatzeko. Erakunde ugari ere batu ziren mobilizaziora: Stop Deshaucios plataforma, Erlontzi Emakume Erakundea, Oarso babes taldea eta Beraungo Bizilagun Elarteak martxan […]
Archive | Partehartzea

Parte-hartze tailerren bigarren saioa hurrengo asteazkenean burutuko dute Merkatuzarren
Errenteriako talde politiko ezberdinetako ordezkariak eta hainbat udal teknikarik parte hartuko dute asteazkenean Merkatuzarren Elhuyar erakundeak zuzentzen duen parte-hartzeari buruzko tailerretan.
Auzo batzarren prozesuak aurrera egingo du parte-hartzaileek honen erabilgarritasuna adostu eta gero
Errenteriako auzo batzarren prozesu parte-hartzailearekin jarraitzea erabaki dute herriko Udalak eta auzo elkarteetako ordezkariek udal kudeaketarentzako duen erabilgarritasun handia dela eta. Horrela adostu eta jaso dute dokumentu batetan astelehenean prozesu honen balantzea egiteko antolatutako bilera baten ostean. Parte-hartzea sustatzeko batzar hauek azken hiru hilabeteetan zehar gauzatu dira: 15 bilkura antolatu ziren auzo guztietan eta denera […]

Erabaki estrategikoak, akordioak eta partehartzea seihileko lanaren ardatz
Gaur goizean egindako prentsa agerraldian, Udal gobernuak Legegintzaldi honetako lehen seihilekoaren lanaren balantzea aurkeztu du. Hona hemen aurkeztu diren puntu garrantzitsuenak: “Legegintzaldiko lehen sei hiletako lanaz Udal Gobernuak egiten duen balantzea Sarrera: Udal Gobernutik ohikoa bihurtu nahi dugu herritarrei gure lanaren balantzeak eta errepasoak helaraztea. Horregatik deitu zaituztegu agerraldi honetara, egiten ari garenaren berri herritarrei […]
Herritarrei Udal aurrekontuen proposamena azaltzeko bilera
Herritarrei Udal aurrekontuen proposamena azaltzeko bilera datorren abenduaren 16an izango da, ostiralarekin, 18:30ean Reina Aretoan 2012rako Udal aurrekontuaren proposamena eta 2012-2015 aldirako finantza-ekonomia planaren berri emango da. Udalaren webgunean bi dokumentuak ikusteko aukera dago.